Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.