2024-12-23
InicioAcción PolíticaMartxoaren 3an erahildako langileak omendu eta juztizia aldarrikatu zuten atzo Gasteizen

Martxoaren 3an erahildako langileak omendu eta juztizia aldarrikatu zuten atzo Gasteizen

Duela 38 urte, 1976ko martxoaren 3an, Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileak omentzeko ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta Martxoak 3ko Biktimen Elkarteak lore eskaintza eta manifestazioa egin zuten atzo.

ELA, LAB, ESK eta STEE/EILAS
MARTXOAK 3
Luchando con dignidad. Eskubide sozialen alde borrokan

38 urte igaro dira 1976ko martxoaren 3ko ger- takariak izan zirenetik, eta Gasteizko langileriaren eta hiritarren aurkako sarraski haren errudunek hor jarraitzen dute zigorgabe. Era bateko edo besteko gobernuak egon izan dira Madrilen, eta guztiek izan dute aukera EGIAREN, JUSTIZIAREN ETA OR- DAINTZAREN aldeko eskakizunei erantzuteko. Baina Estatu espainiarrak, errudunak eta arduradun politikoak babestu izan ditu betiere, eta ez die onartzen biktima izaerarik hartarako eskubide osoa duten pertsona inplikatuei. Beraz, aurrerantzean ere transizioaren eta frankismoaren garaiko MEMORIA HISTORIKOAN sakontzen jarraitu beharra daukagu, martxan daukagun normalizazio prozesua arrakastatsua izatea nahi badugu.

Igaroak dira bi urte eta erdi alde batekoek bio- lentziaren amaiera iragarri zutenetik, eta beste aldekoek hor jarraitzen dute iraganeko estrategiak mantentzen. Horrek frustrazioa, sumindura eta haserrea sortzen ditu herriarengan. Betiko espetxe politikak, justifikaziorik gabeko atxiloketak eta kali- fikaezinezko makroepaiketak dauzkagu oraindik ere. Hau guztia, noski, Euskal Herriko gehiengo sozialaren aurka egina.

Bestalde, ez ditugu ahaztu nahi egun haietan Gasteizko hiriak –bereziki langileriak- kaleratu zituen aldarrikapenak, inoiz baino gaurkotasun handiagoa baitute oraindik ere. Gaur egungo lan- harremane- tan, patronalak normaltzat hartu nahi ditu es- plotazioa eta lan-prekarietatea, eta horretarako, orduan bezala orain, oso aliatu eraginkorrak dauzka; izan ere, begibistakoa da instituzioek patronalarekin duten kolaborazioa, gure lan-eskubideak urratzeko orduan. Horretarako, kapaz dira legedia azken mu- turreraino eramateko edota legeak komeni zaizkien eran onartzeko: hor dauzkagu, besteak beste, lan erreforma, pentsioak, pribatizazioak, koordainketak eta oinarrizko zerbitzu publikoan egindako mu- rrizketak.

Bost urte hauetan sufritu izan ditugun erreformak sufritu eta gero, euskal gizartea pobretu egin da langabezia eta prekarietatea direla eta. Langabezi- tasa hirukoiztu egin da, %17,4 gainditu duelarik; 227.334 pertsona daude langabezian Euskal He- rrian, eta 27.700 Araban. Lanik ez dutenen artean ia erdiak dira inolako prestaziorik jasotzen ez dutenak. Patronalak hala eraginda, langileen soldatak jaitsi egin dira, alderantziz, behin behineko lanak eta kon- tratu partzialak gehitu egin dira nabarmenki. Lan-eskubideen galera etengabea da, negoziaketa kolektiboak blokeatuta daude, eta lan-erreformaren ondorioz soldata eta lanordu lotsagarriak ezartzeko mehatxua hortxe mantentzen da.

Larrialdi sozial egoeran bizi gara gaur egun. Biztan- leen %7,3 (157.000 pertsona) pobrezia arriskua duten etxeetan bizi da, oinarrizko beharrei aurre egiteko diru sarrerarik gabe. Kolektibo hau % 77,9 igo da 2012an Komunitate Autonomoan. 100.000 pertsonatik gora dira, elikatzeko arazo larriak izanik, instituzioen aldetik laguntzarik jasotzen ez dutenak (35.000 familia dira Elikagaien Bankutik laguntza ja- sotzen dutenak, horietatik 13.000 Arabakoak). Etxe- gabetze larriak, energia ordaintzeko zailtasunak eta, koordainketa dela eta, botikak eskuratzeko oz- topoak ez dira inolaz ere konpondu. Egoera larria izanik ere, Jaurlaritzak murriztu egin ditu laguntza sozialak, bai diru kantitateari, bai iraupenari, bai la- guntzak jasotzeko sarbideari dagokionez. Eta gain- ontzeko instituzioak ere joku berean dabiltza: adibide gisa, 2008. urtetik hona, Gasteizko udalaren gastu sozialetarako inbertsioa %18an jaitsi da.

Gure instituzioak ez dira gure beharren defentsan ari, eta morrontza lana egiten dute Madril aldean eta Bruselas aldean. Euskal Herriko indar sindikalak eta sozialak izan behar dugu egoera honi aurre egin eta eredu sozial berri bat eraikitzeko konpromisoari eutsi behar diogunak, herriaren benetako behar- rizanak defendatu ahal izateko. Euskal Herriaren Es- kubide Sozialen Gutuna benetan oinarrizko tresna izango da ibilbide honetan, baina, era berean, BO- RROKA da langileriaren eta herriaren eskubideak berreskuratzeko garantia bakarra.

Martxoaren 3a egun aproposa da hau guztia gogora ekartzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...