2025-12-15
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraMartxoaren 22an Iruñean Euskararen alde egingo den manifestazioarekin bat egiten du...

Martxoaren 22an Iruñean Euskararen alde egingo den manifestazioarekin bat egiten du LABek

LABek dei egiten dio langile klaseari, martxoaren 22an Iruñean "Gurea Lingua Navarrorum-a!" lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera eta larunbatetik aurrera ere, euskararen kontrako erasoei euskararen aldeko borrokarekin erantzutera.

Ez dago demokraziarik hizkuntza eskubideak bermatu ezean; hizkuntza eskubideen errespetuan oinarrituriko oreka demokratikorik gabe ez dago askatasunik. Euskal Herrian ezinezkoa da hizkuntza bat askatasunez hautatzea, erdara aukeratzea beste aukerarik ez dago. Euskararen aldeko hautua egiten duen herritarrak badira eta hamaika traba gainditu behar dituzte euren bizitzaren eremu guztietan euskaraz aritu ahal izateko, ezinezko bilakatzeraino. Hortaz, euskara Euskal Herri osoan askatasunez aukeratu ahal izatea aldarrikatzen dugu, lehenik eta behin.

Azken urte zein hilabeteetan etengabeak izaten ari dira Nafarroan euskararen kontrako erasoak. Vascuenceren legeak ezartzen duen aparheid linguistikoa nahikoa ez eta kriminalizazioaren bidean sakontzen jarraitzea erabaki du Nafar Gobernuak D ereduko irakasleak jo puntuan jarriz, euskarazko komunikabideen kontrako debekuak eginez…

LAB sindikatuak Euskal Herri osorako hizkuntza politika berri eta eragingarria aldarrikatzen du, eredu zaharrak alboratuz, euskarari estatus ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa bermatuko diona. Abiapuntua hautu pertsonala izan arren, konpromezu kolektiboak hartzeko garaia da. Euskaraz libre biziko den Euskal Herria, guztion konpromisotik abiatzen dena izango da, guk erabaki eta eraikitzen duguna.

Bide horretan, dei egiten diogu langile klaseari, martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera eta larunbatetik aurrera ere, euskararen kontrako erasoei euskararen aldeko borrokarekin erantzutera.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...

Alcanzado un acuerdo para el servicio de ayuda a domicilio subcontratado por el Ayuntamiento de Pasaia

ELA y LAB han firmado un nuevo convenio colectivo para regular las condiciones laborales de las trabajadoras del Servicio de Ayuda a Domicilio del ayuntamiento de Pasaia, subcontratado con la empresa Matia Goxara.