Azken urteetan egin bezala, Maiatzaren Lehenean modu bateratuan mobilizatuko gara Ipar Euskal Herrian. Hain zuzen ere, beste sindikatu eta eragilerekin batera, agerraldia egin dugu Baionan, egun horretako mobilizazioen berri emateko. Hala, Maiatzaren Lehenean, 11:00etan, Lapurdiko hiriburuko Lan Burtsatik abiatuko dugu mobilizazio nagusia.
LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramaile Eñaut Aramendi kezkatuta azaldu da etorkizunean eman daitezkeen kaleratzeen inguruan, eta borroka beste biderik ez dagoela berretsi du. «Sistema honi ezin zaio eutsi, ez sozialki, ez ekologikoki. Ezinbestekoa da borrokatzea», adierazi dugu LABeko kideok, Euskal Herri mailan egindako irakurketarekin bat.