ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek instituzioetatik ematen ari diren neurriak salatzeko greba eguna iragarri dute zerbitzu publikoetan maiatzaren 31rako. Langileen lan baldintzen kalterako eta jendartearen oinarrizko ongizatea deusezteko neurri bezala aurkeztu dituzte bai estatutik zein Hego Euskal Herriko administrazioetatik inposatu nahi dizkuguten erabakiak eta horien kontra gogor borrokatzearen garrantzia azpimarratu dute.