2024-12-22
InicioSin categorizarMaiatzak 11: Gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak hemen erabakitzeko dugun...

Maiatzak 11: Gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak hemen erabakitzeko dugun eskubidearen aldeko mobilizaioa

LABeko idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaide eta zerbitzu publikoetako arduradunak, Arantzi Sarasola, Zerbitzu Publikoko Mahai Orokorrean diren gainerako sindikatuekin batera Maiatzaren 11rako egindako mobilizazioaren deialdiari laguntzeko eta deialdi honen inguruan sindikatuak egiten duen irakurketa konpartitzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Biharko manifestazioak berebiziko garrantzia duela azpimarratu dute, "langile guztiok gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak inolako kanpo injerentziarik gabe hemen erabakitzeko dugun eskubidearen alde" ateratzeko eguna izango baita.

LAB SINDIKATUAREN IRAKURKETA

Jaurlaritzaren menpean diren langileen lan baldintzak negoziatzeko aurten burutu den Mahai Orokorreko negoziazioa (“negoziazioa” esan dezagun nolabait esatearren) hiru gertakarik baldintzatu eta ezinezko egin dute guztiz:

• batetik negoziazioa bera hasi aurretik Urkulluren gobernuak Madrildik inposatutako neurriak aplikatzeari erakutsitako erabateko obedientzia edo bat egitea (medikamentuen berrordainketa ezarri ahal izateko sistema egokitzeko erabakia, abenduko paga kentzearena, LOMCE erreformarekin kolaboratzearena, …).

• aurkeztu duten eta erretiratu behar izan duten aurrekontuen proiektu murriztatzailea,
• eta azkenik eta batez ere langileon lanaldia handitzeko alde bakarrez ezarri duten dekretazoa. 40 orduz handitu dute langileen lanaldia eta horrek administrazio zein zerbitzu publikoetan aldi baterako lanean diren pertsonen kontratazioa mugatu egingo du, hau da, enplegua suntsitu egingo da (gogoratu behar da berez aurreko urteetan jada kontratazio hauek asko murriztu zirela ordezkapenak ez betetzeko instrukzioen ondorioz).

Dekretu honi oso larria eta dugun indar osoz borrokatzekoa deritzogu hainbat arrazoirengatik:

• esan bezala neurri honen aplikazioaren ondorioz enplegu publikoa suntsitu egingo da bizi dugun langabezi tasa eutsiezinaren testuinguru honetan.
• Formetan negoziazio kolektiboaren eskubidearen urraketa dakarrelako eta beraz, eremu pribatuen alde bakartasunaren adibide bilakatu daitekeelako.
• Azkenengo urte hauetan zehar oso kaltetuak izan diren Zerbitzu publikoen kalitatearen okertzean are gehiago eragingo dutelako, itxaron zerrendak handituz esaterako, …
• orain artean lanaldia handitzeko neurria hartzen ausartu ez diren gainerako instituzioetarako erreferente bilakatuko delako.

LAB sindikatuarentzat badira marra batzuk inola ere ez pasatzen utziko ez ditugunak eta Urkulluren gobernuak biak gainditu nahi ditu: negoziazio kolektiboaren urraketarena eta batez ere enplegu suntsiketarena. Hori dela eta dekretua atzera bota arte borrokan ez etsitzeko erabakia hartuta daukagu, hala, dekretuaren kontrako mozio bat bultzatzeko harremanetan jarri ginen talde parlamentarioekin, mobilizazio ekimenak egiten ari gara LAB bezala eta beste zenbait sindikaturekin sektorez sektorekako itxialdi, kanpaldi, zein bestelako dinamikak bultzatzen ari gara.

Ze Jaurlaritzaren erabaki honek hainbesteraino astindu ditu hautsak eze sektore, azpisektore, kolektibo eta sindikatu guzti guztietan eragin baitu aspaldi ez bezalako haserrea. Hala, Maiatzaren 2an sindikatu guztiak altxatu ginen negoziazio mahaitik harik eta Urkulluk dekretua atzera bota arte, eta Maiatzaren 11n dekretu honen eta enplegu suntsiketaren aurka, zein zerbitzu publikoak defendatu nahi baditugu hemen erabakitzeko eskubidearen defentsan Bilbon, Gasteizen eta Donostin mobilizatzera deitu dugu.

Biharko manifa deialdi hauek berebiziko garrantzia hartzen dute dekretazo honenbestez Jaurlaritza bakar bakarrik geratu delako langile guzti-guztion kontrakotasunaren aurrez aurre, badagoelako beraz egon, nahikoa indar dekretazoa atzera botatzeko, eta baita biharko manifan langile guztiok gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak inolako kanpo injerentziarik gabe hemen erabakitzeko dugun eskubidearen alde aterako garelako ere, eta gogora ekarri nahi dugu berriro ere egungo testuinguruak inoiz baino garbiago adierazten digula gure zerbitzu publikoak defendatu nahi baditugu eskubide honen defentsa egitea gero eta beharrezkoagoa zaigula ez aldarrikapen independentista bezala, hilalabiziko beharrizan bezala baizik.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...