2024-12-23
InicioSin categorizarLOMCEren aurrean LABek hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna aldarrikatzen du

LOMCEren aurrean LABek hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna aldarrikatzen du

Atzo Wert hezkuntza ministroa, estatu espainiarreko autonomi erkidegoetako hezkuntza kontseilariekin bildu zen. Bilera honetan agerian geratu zen, PPko kontseilariek ere ez dutela LOMCErengan sinisten. Iribas kontseilariak ordea, Nafarroan LOMCE ezartzeko epeak beteko dituztela dio. Beste behin, UPNek Nafar jendarteari erakutsi dio espainiar gobernuaren zerbitzari leialak besterik ez direla.

UPNk bere ustezko nafartasuna alde batera utziz, nahiago du etorkizuneko belaunaldien hezkuntza kolokan jartzea, hezkuntza nazionalkatoliko espainiar bat dakarkigun lege bat ezarriz.

Nafar Gobernuak aitortu du, LOMCE ezartzeko gauzak azkar eta gaizki egiten ari direla, ezartzea oso garestia izango dela eta curriculuma ez dagoela ongi garatua. Aitortza guzti hauek eginda ere, Iribas kontseilariak belauniko men egiten die Madrileko aginduei.

Lege anakroniko eta neofrankista honen aurka, eragile sozialak, hezkuntza komunitatea eta Nafarroako gehiengo parlamentarioa daude.

PISAko txostenen emaitzek erakusten digute ez dugula Madrileko erreforma erreakzionarioen beharrik. Esandako guztia aintzat harturik, UPNeri eskatzen diogu Madriletik inposatu nahi diguten lege hau ez aplikatzeko.

Gure hezkuntza eraikitzeko beharra dugu, gure herritik eta gure herriarentzako sortutako hezkuntza eredu bat. Baina honetarako lehen pausua lege hau ez aplikatzean datza.

Nafarroan LOMCE ezartzea ekidin dezakegu, gure ikastetxeetan LOMCE ez aplikatzea lortu behar dugu.

LABtik deialdia egiten diegu irakasleriari eta bereziki zuzendaritza taldeei, lege adoktrinatzaile, erreakzionario eta espainiartzaile honekin ez dezaten kolaboratu ezta aplikatu ere.

Hezkuntza eragile guztien parte-hartzearekin hezkuntza sistema propio bat eraikiko dugu. Hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna.

Guztion artean lortuko dugu. Ekin diezaiogun lanari.
 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...