Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, «Euskal Estatuari bidea zabaltzen» izenburuarekin argitaratu berri duen 3 liburuz osatutako bilduma aurkeztu zuen Abenduaren 7an Durangoko Azokan.
Aurkezpenean, Karmele Artetxe (UEU), Pazis García (Ipar Hegoa fundazioa), eta Txoli Mateos, Ane Larrinaga, Iñaki Antiguedad eta Mario Zubiaga, EHUko irakasleek, hartu dute parte. Azterlan honetatik Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, eta bideragarria ezekin onuragarria ere badela ondorioztatzen da.