2024-12-23
InicioI26 - Greba OrokorraGreba Orokorra«Eskubide guztiak lapurtu nahi dizkigute, oinarrizkoenak direnak ere»

«Eskubide guztiak lapurtu nahi dizkigute, oinarrizkoenak direnak ere»

Durangoko Greba Komiteak (Voces de Africa, Durangoko Jubilatuak, Geu Be elkartea, Bilgune Feminista, AHT gelditu Elkarlana, CNT, LAB eta ELA) aurrekaririk ez duen lan eta gizarte eraso baten aurrean gaudela salatu dute gaur prentsaurrean, "eskubide guztiak lapurtu nahi dizkigute, oinarrizkoenak direnak ere, aurreko belaunaldiek borroka luzez eta sakrifizio askoren ondorioz lortu izan dituztenak" gaineratu dute. Honen aurrean, antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

«Horregaitik, Larunbat honetan, hilak 22, Bilbon egingo den Manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. Era berean Durangar guztiak deitzen ditugu Greba egunean goizean Bilbon izango diren manifestazioetan eta batez ere Durango 17:30 etan Santa Ana Plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzera»
Irailak 26 Greba Orokorra

«Aurrekaririk ez duen lan eta gizarte eraso baten aurrean gaude, eskubide guztiak lapurtu nahi dizkigute, oinarrizkoenak direnak ere, aurreko belaunaldiek borroka luzez eta sakrifizio askoren ondorioz lortu izan dituztenak . Horregaitik, gaur hemen elkartu garen sindikatu, eragile eta herritarrok argi esan nahi dugu ez gaudela haiek sortutako krisia gu ordaintzeko prest.

Murrizketa gehiago egongo direla aurreratu digute, hurrengoa 102.000 milioi eurokoak izango da, Bankari emango dioten 100.000 milioi euroetatik oso gertu. Hau da, Bankari bere zuloak estaltzeko ematen zaion dirua gure eskubideen kontura egiten da, hain zuzen ere, murrizketak aplikatuz zerbitzu publikoetan, jubilazioetan, pentsioetan eta prestazioetan.

Jubilazio duin bati ateak itxi dizkiote, medikamentazoa ezarri dute, langabetu kopurua disparatu egin da, komertzioen ordutegiak desarautu eta zabaldu dituzte komertzio handien mesedetan, BEZa igo dute, “papelik” gabeko etorkinei osasun publikoaren ateak itxi dizkiete … eta, larriena dena, horrela jarraitzeko asmoa dute, baldin eta guk gelditzen ez baditugu.

Durangon 1700 langabetu baino gehiago daude; 5 urtetan, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan komertzioen %11,4ak bere ateak itxi ditu; Durangaldean 2215 pertsona daude ERE baten menpe eta hainbat enpresa ere itxi egin dituzte.

Horregatik guztiagatik, irailaren 26an kalera atera behar gara GREBA egin behar dugu eta egun horretan egongo diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen zaituztegu. Gizarte Borroka baita bide bakarra politiken norabidea behingoz aldatzeko eta Euskal Herrian murrizketak ez aplikatzeko.

Horregaitik, Larunbat honetan, hilak 22, arratsaldeko 17:30 etan Bilbon egongo den Manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu, Bihotz Sakratutik irtengo dena. Era berean Durangar guztiak deitzen ditugu Greba egunean goizean Bilbon izango diren manifestazioetan eta batez ere Durango 17:30 etan Santa Ana Plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzera.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...