Ekainaren 21 eta 22ko LABen 8. Biltzar Nagusiaren atarian Ipar Hegoa Fundazioak eta LAB sindikatuaren Nazioarteko Idazkaritzak «Erantzun sindikala mundu mailako krisi kapitalistaren aurrean» izenburupean nazioarteko jardunaldia antolatu dute. Ekainaren 20an ospatuko da Iruñean eta bertan biltzarrean parte hartuko duten nazioarteko ordekaritza zabalak haien borroken berri emango digute. Modu honetan, mundu mailako krisi kapitalista eta klase menderatzaileek inposatutako neurriei erantzuteko hainbat kontinenteetako sindikatuen esperientziak eta borroka sindikalak partekatzeko aukera izango da.