2024-12-23
InicioPrimero de Mayo 2016Langileok martxan gara!

Langileok martxan gara! [Ainhoa Etxaide]



Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Lehenean

Ezertan sartu aurretik, Rafa Askatu! Azken urtea izan dadila Rafak ez duela Maiatzaren Lehena Euskal Herriko kaleetan ospatzen!

Egunon guztioi! Maiatzaren Lehena langile borroka aldarrikatzeko eguna da. Baita konpromiso sindikalak gaurkotzeko eguna ere. Gure lehenengoa, euskal preso eta iheslari politikoekin. Ziur gaude langile gehienek preso eta iheslarien etxeratzea babesten dutela, guztiok aurrera urrats bat emanez gero, egun hori askoz ere lehenago iritsiko da. Egin behar dugu: Garaia delako, gure artean nahi ditugulako, ETA MEREZI DUTELAKO, Euskal Presoak Etxera!

Pasa den urtean esan ziguten krisia amaitu zela eta hazkunde garaiarekin batera berreskuratuko genituela azken urteetan galdutakoak. Esan genuen ezetz, ez genuela diskurtso hori erosiko. Eta gure bidea hartu genuen:

Fase honetan gure aldarrikapenak izango direnak finkatu ditugu; langileriaren egoerari begiratuz eta egoera goitik behera aldatzeko helburuarekin.

Urrutirako betaurrekoak erabiliz ari gara gure bidea berregiten. Soldatapekoei begiratzera mugatu gabe: lan mundutik kanporatu dituztenak, lan merkatura sekulan sartu ez direnak, sartu-atera iraunkorrean daudenak, langileak direnik ere ukatzen zaien emakumeak.

Gure borroketan aurrera egiteko bide berriak arakatzeko konpromisoa hartu dugu. Sindikalismoa beti izan da beharrezkoa gure eskubideak modu antolatu batean borrokatzeko, eta gaur, inoiz baino gehiago. Baina gaur arte erabilitako bideak eta moldeek eman dute eman beharrekoa. Agortuak daude. Balio dutenak indartu, zaharkitu direnak berritu eta emaitzarik ematen ez dutenak aldatu egin behar ditugu.

Sindikalismoa ezinbestekoa da, baina birpentsatu beharra daukagu. Gogoeta oso oinarrizkoa da: berdina egiten jarraitzen badugu emaitza berdina izango da, eta guk askoz ere emankorragoak izan nahi dugu.

2016an, berriro ere arrazoi izan dugu esaten genuen horretan. Hazkundearekin egoera soziala okertu egin da. Eta ez bakarrik hori, gure eskubideen kontrako erasoak eta murrizketak ez dira eten. Estatu frantsesean, Estatu espainolak egindako lan erreforma berdina; Estatu espainolean, Troika gobernu berriaren zain murrizketa berriak inposatzeko; eta hemen, patronala bere pribilegioak indartzeko eskatzen.

Orain bi aste Confebaskek berriro ere egin zigun deia: Konfrontazioa albo batera uzteko, guztiak traineru berdinean goazelako. Noiz eta klase gatazka inoiz baino gordinagoa denean.

Ez da egia Larrañaga Jauna, ez gaude traineru berdinean. Hemen bi proiektu daude. Patronalaren proiektuak langabezia, prekarietatea eta bazterketa soziala sortzen du. Ez da iritzi bat, datuak dira, bizi dugun errealitatea da. Guk proposatzen duguna proiektu guztiz desberdina da: arazoak konpontzeko balio du, sozialki justoa, ekonomiko bideragarria eta politikoki zuzena da.

Konfrontaziorik gabeko egoera eskatzen duzue. Guk gaur borroka alde batera uztea ekarriko lukeen konponbide bat proposatzen dizuegu: erabaki dezala Herriak, modu libre eta demokratikoan, zein den proiekturik hoberena Euskal Herriarentzat. Erabaki dezala Herriak lan erreformaren ala gure proposamenen artean. Eta Herriaren erabakia eskutan, hurrengo egunean eseriko gara zuek eta gu, patronala eta sindikatuak, Gobernuarekin batera, herriak askatasun osoz aukeratutako proiektu hori elkarren artean eraikitzera.

Traineru berdinean joateko aukera? Bai, noski, badago. Zuek ere arraun egiten baduzue, patroia Herria bada eta sariak guztien artean banatzen baditugu. Eta badugu traineruaren izena: demokrazia eta justizia soziala. Igotzeko prest? Ez ezta? Orduan, konfrontazioa. Gure eskutan dagoen guztia egingo dugu konfrontazioa indartzeko. Gora Langile Borroka! Hor dago egoerari buelta emateko bide bakarra.

Claro que hay alternativas a un sistema que cuanta más riqueza produce, más pobreza genera. ¿Se puede ser más demencial? Nuevos modelos de vida, de consumo. Nuevas formas para producir, abastecerse y organizarse. Hay alternativas, siempre y cuando las busquemos y las construyamos fuera de la lógica del capital.

Ahí está el recorrido del sindicalismo en este nuevo ciclo: ser un instrumento real para sacar a los trabajadores y a las trabajadoras de la lógica del capital. Un instrumento de la clase trabajadora para construir alternativas, para tejer alianzas con el feminismo, con el ecologismo, con el cooperativismo. Ser parte de un espacio alternativo que dispute poder al capital. En nuestro caso, ser parte de ese espacio alternativo capaz de hacer avanzar a este país hacia su soberanía política y social para construir una Euskal Herria libre y socialista.

Ese es el sindicalismo que necesitamos y en Euskal Herria, además, es una posibilidad real. Mientras en el Estado español el Ministerio de Trabajo premia a los ex-secretarios generales de CCOO y UGT, aquí la patronal pide la ilegalización de ELA y LAB.

Hacer sindicalismo para el pacto social con la patronal. O hacer sindicalismo desde la Carta Social de Euskal Herria, con el movimiento social y popular. Esa es la diferencia. No podíamos fallar en esa cuestión. No lo hemos hecho; LAB no lo ha hecho. Y así se ha entendido en muchos centros de trabajo. Por primera vez, somos segundo sindicato en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Y no solo eso, estamos siendo determinantes para que CCOO y UGT pierdan la mayoría absoluta en Nafarroa. Hemos multiplicado nuestra representación en Ipar Euskal Herria. El proceso soberanista necesita un mapa sindical soberano, ahí está. Zorionak!

Este Primero de Mayo nos centramos en la lucha contra la precariedad. Esa precariedad que tiene mil caras y que puestas a resumirla de alguna forma, yo diría que es el miedo a perder o a no encontrar un empleo que sabes que apenas te va a dar para vivir. Miedo a perder o a no tener nunca una prestación o una pensión digna. El miedo a que eso esté en manos de unos gobiernos a los que ves todos los días de parte del que más tiene, mientras humillan al que más necesita, haciendo un seguimiento exhaustivo de en qué te gastas la RGI o negando el derecho a una pensión de 1.080 euros. ¿Se puede ser más sinvergüenza?

Nos centramos en ello por dos cuestiones. No se puede construir la alternativa, por muy alternativos que seamos, si no le damos la vuelta a la realidad social y laboral de este País. Euskal Herria no va a ser más libre y soberana mientras sigan aumentando el paro, la pobreza y la exclusión.

En segundo lugar, porque esto no es un problema laboral. Que en un país rico como Euskal Herria, con recursos suficientes y riqueza de sobra, se viva cada vez peor y haya gente que malvive es un problema político. No vamos a ser la alternativa si no somos capaces de ser la alternativa para todas esas personas.

Prekarietatea arazo politikoa da eta konponbidea politikoa izango da. Eremu politikoari begiratzen diogu, irtenbideak eraikitzeko behar beharrezkoa delako politikak aldatzea.

Baina guk ere baditugu etxerako lanaketa ez dira txikiak. LABek tresna eraginkorra izan behar du prekarietatearen kontrako borrokan. Muga bat izan behar du patronala inposatzen ari den eredu ankerraren aurrean. Eta bide horretan asmatu behar dugu:

Ez dugu lortuko euren gidoian kateatuak jarraituz gero, euren tamainan egindako jokalekuetan neurria hartua digute. Gure bidea egin behar dugu, langileekin eskuz esku, aldarrikapenak azken bazterreraino eramanez, sindikalismotik urrunen daudenengana iristeko zubiak eraikiz. Aliantzak eraikitzen jarraituz mugimendu feministan, ikasleekin, gazte mugimenduarekin.

Eta baita euskal sindikatuen artean ere. Burujabeak izan behar gara lan mundua gure modura antolatzeko. Ez dute bide hori gelditzerik izango burujabetzaren alde egiten dugun sindikatuak bide horretan bat egiten badugu. Borrokatzeko bideak adostuz gero gure indarrak biderkatu egingo ditugu. Erronka hor ere badago!

“Egunero da Maiatzaren Lehena” esaten da gaurko egunarekin. Hala bada, jarraitu dezagun borrokatzen eta mobilizatzen. Maiatzaren 28an Bilbon, botere ekonomikoaren erdigunera eraman nahi ditugu langileen bizitza aldatu dezaketen neurriak eta aldarrikapenak.

Gure aldarrikapenak entzuten badituzte langileek oihukatzen dituztelako izango da. Borrokatzen ditugun aldaketak negoziatzeko deitzen bagaituzte, langileen borroka euren bulegoetara iristen delako izango da. Aktibatu jendea eta indarrak batu. Dena dugu irabazteko.

Gora munduko langileria!
Gora Euskal Herria libre eta sozialista!

Euskal Herria, 2016ko MAIATZAREN LEHENA
 

 

ADIERAZPENAK MEDIOEI

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...