2025-03-27
Inicio"Langileok akordioak behar ditugu"

«Langileok akordioak behar ditugu»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Naiz Irratian izan da goizean, gaurkotasunarekin lotutako hainbat gai jorratzeko. Gobernu eta sailburu berriei buruz galdetuta, Jaurlaritzaren aldetik politikak aldatzeko inolako borondaterik ez dugula ikusten nabarmendu du, hitzetatik eta itxurakeriatik harago, aldebakartasuna izan baita orain arte erakutsitako jarrera. «Gauzak asko aldatu beharko dira akordioetarako deiak sinesgarritasuna izan dezan», esan du. Garbiñe Aranbururen hitzetan, «akordioen beharra egon badago. Langileok akordioak behar ditugu: enpleguaren arazoari irtenbidea emateko; zerbitzu publikoak indartzeko, Osasungintza eta Hezkuntza bereziki; eta zaintzaren arazoa konpontzeko, besteak beste».

Elkarrizketan Hezkuntza arloan iragarritako grebari buruz ere galdetu diote, eta ildo berean hitz egin du. Greba indargabetzeko bilera izan zen atzokoa, Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzek deitutakoa, baina «ez ziren etorri inolako proposamen zehatzekin». Hain zuzen ere, Garbiñe Aranburuk nabarmendutakoaren arabera, «askiezinak dira iragarritako kontratazioak» eta, gainera, irakasleen esparruan baino harago egin beharko lirateke; hots, hezitzaileen, garbitzaleen, eta jangeletako langileen artean, besteren artean. Hortaz, irailaren 15eko grebaren bezperetan, langileak erantzukizunez jokatzen ari direla azpimarratu du, «bilatzen den helburua ikastetxeetako itzulera are eta ziurragoa izatea baita».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El profesorado de la enseñanza pública de la CAV ha tomado las calles de Donostia

La séptima huelga del ciclo de huelgas continua teniendo un amplio seguimiento.

Seguimiento casi total en la primera jornada de huelga indefinida en Enviser, contrata de jardinería del Ayuntamiento de Gasteiz

Esta mañana ha comenzado la huelga indefinida convocada por la totalidad del comité de empresa (compuesto por LAB, ELA y ESK) de Enviser, contrata del Ayuntamiento de Gasteiz dedicada al mantenimiento de parques y jardines y el anillo verde de la ciudad.

El profesorado de la enseñanza pública de la CAV ha tomado las calles de Bilbo, Donostia y Gasteiz

La sexta huelga del ciclo de huelgas continúa teniendo un amplio seguimiento.