Incoesako langileek greba eguna burutu zuten atzo kaleratutako 16 kideak enpresak berrartzea exijituz eta hitzarmen duina baten alde. Langile gehienek (% 90etik gora) egin zuten bat greba deialdiarekin. Hurrengo egunetarako ekimen gehiago iragarri dituzte. Gaur bertan, adibidez, 4 orduz utziko diote lanari eta abenduaren 26an eta 27an, berriz, egun osoko greba egingo dute.