Gaur astelehena lan istripuz hildako langile baten heriotza salatu behar dugu. Villabonako Borobil grafika enpresan, makina batek harrapatuta langile bat hil baita gaur goizean. LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu haren sendiari, lagun, lankide eta gertuko guztiei.
Modu berean gogor salatu nahi dugu azken heriotz honekin Euskal Herrian urtea hasi zenetik gutxienez 11 langile hil direla, lan istripuan.
Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu eta guztien artean, langile zein jendartean sarraski hau geldiarazi dezagun.
Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara, jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.