2024-12-18

Langile Abertzaleen Batzordeak

LAB militantziaren konpromisoarekin eta euskal langileen babesarekin eraiki dugun sindikatua da. Ez digu inork ezer oparitu, gure ahaleginez eta izerdiz sortu dugu gaur ezagutzen dugun sindikatua. Borroka zehatz eta orokorren bidez eraiki dugu sindika- tua; borrokak egin du LAB.

1974ko udazkenean sortu ginen Hego Euskal Herrian eta 2000 urtean saretu ginen Ipar Euskal Herrian. Antolaketa nazionala posible egiten duen sindikatua da LAB. Euskal Herriko langile guztiei antolatzeko aukera ematea da gure helburua eta gure sindikatuaren funtsa.

Ordezkaritza zabala dugu eta asko gara: 45.000 afiliatuk eta 4.200 delegatuk osatzen dugu LAB. Eta gero eta gehiago gara. Sorreratik gaurdaino etenik gabe sendotzen eta saretzen joan gara. Hauteskunde prozesuetan zehar gure ordezkaritza zabaltzen joan da eta, gaur gaurkoz, langileen artean babes eta atxikimendu handia dugula esan dezakegu.

LABeko kideek lekuz leku eta eremuz eremu egiten duten ordezkaritza da gure oinarria eta gure ardatza. Guk ez dugu zalantzarik. Honekin batera, gure sindikatuaren pro- posamena lau ardatzen gainean eraikitzen dugu: Gure kideen ordezkaritza, gure proiektu integrala, gure eredu sindikala eta guztion artean garatzen dugun estrategia sindikala.

GURE PROIEKTUA, PROIEKTU INTEGRALA.
Sindikatu Independentista eta Sozialista gara. Independentzia da Euskal Estatu Sozialista eratzeko bitartekoak eta baldintzak bermatzen dituen estatus bakarra. Hori da, hain zuzen ere, gure azken helburua, hori da euskal langileei eskaintzen diegun alternatiba estrategikoa. Estatua langilegoaren interesen arabera eraikitzea eta hauen parte-hartze zuzenaren bidez antolatzea da klase ikuspegitik bideratu nahi dugun ekarpena. Ekonomiaren kontrol politiko eta soziala, aberastasunaren zein lanaren banaketa eta sektore publikoa ekonomiaren motorra izatea defendatzen dugu.

Sindikatu abertzalea gara. Euskal Herria eraiki nahi dugu, langileekin eskuz esku egin nahi dugu eta Euskal Herria, langileon herria izatea da gure helburua. Euskal Herria nazioa dela ukatuz lapurtu digute euskal langileoi gure herriaren orainaz eta etorkizu- naz erabakitzeko eskubidea. Eta gu horren aurrean alternatibak eskaintzeko jaio ginen. Gure klase interesak defendatu eta bermatzeko askapen nazionalaren alde borrokatzea beharrezkoa dela uste dugulako jaio zen LAB. Eskuineko abertzaletasu- nak zein ezker estatalistarekin ezinezkoak ziren langilegoaren klase interesak eta eus- kal identitatearen inguruko proposamen zehatzak jasoko zituen estrategia sindikala bideratzeko jaio zen LAB.

Klase sindikatua gara, soziopolitikoa eta kontraboterekoa. Interes korporatibo edo partikularren gainetik, herri proiektu baten aldeko eraldaketa bultzatzeko tresna da LAB. Aldaketarako tresna gara, aldaketen eragile izan nahi dugu. Horretan datza gure funtzioa eta horrek zuzentzen du gure jarduera. Hego nahiz Ipar Euskal Herriko borroka nagusietan partaide gara, izan politikoak, izan sozialak. Botere ekonomikoa- ri gure orainaz eta etorkizunaz erabakitzeko aukera kentzeko borrokatzea da gure iparrorratza. Euskal Herriak behar duen kontraboterea Herria bera da. Botere berriak antolatzeko langileen tresna izatea da gure asmoa eta gure helburua; kontrabotere sindikalismoa egiten dugu horretarako.

Sindikatu feminista, euskalduna, internazionalista eta ekologista gara. Generoaren araberako zapalkuntza oro borrokatzen dugu, egungo jendarte patriarkalak ezartzen dituen sexuen arteko harreman botereak gainditu eta pertsona ororen eskubideen berdintasuna lortzea dugu helburu. Sindikatu euskalduna gara, euskararen normaliza- zioarekiko konpromiso politiko eta sindikal erabatekoaz dihardugu, euskara hizkuntza nazional gisa normalizatze bidean, bereziki lan munduan, prozesu partizipatiboa sus- tatuz. Internazionalistak gara, lan eta bizi baldintzak aldatzeko borrokan diren mundu- ko langile guztiekin solidarioa da LAB, eta elkartasun internazionalistak saretutako harreman estuak ditugu esplotazio eta zapalkuntza orori aurre eginez, inperialismoa- ren aurka eta herrien burujabetzaren alde borrokan diharduten munduko beste sindi- katu eta eragileekin. Ekologistak gara, garapen kapitalista suntsitzailea eta porlanaren logika baliabide natural guztiak agortzen ari direlako. Horren aurrean, gure helburua garapen orekatua lortzea, ekosistema berreskuratzea eta pertsona guztion bizi kalita- tea bermatzea da.

GURE EREDUA, EREDU SINDIKAL SENDOA
Sindikatu konfederala gara, ekonomiaren sektore guztietan jarduten duena; eskual- dez eskualde antolatzen gara herrietan esku hartzeko. Borroka sektorialak estrategia orokor baten baitan kokatzen ditugu. LAB ez da sindikatu ezberdinen batuketa bat. Gure eredu sindikala tokian toki eta eremuz eremu egokitzen dugu, errealitatea azter- tuz eta borrokarako baldintzak ongi baloratuz. LAB bat eta bakarra da; izan industrian, izan sektore publikoan edo zerbitzu pribatuetan.

Konfrontazio sindikalismoa egiten dugu. Ez diogu uko egiten eztabaida eta elka- rrizketari, beti ere langileen interesen defentsan bada. Ordea, uko egiten diogu patro- nala edota gobernu ezberdinen aurpegia zuritzeko baino balio ez duen elkarrizketa ereduari. Horregatik, gaizki deituriko “elkarrizketa sozialean” oinarrituriko sindikalis- moaren aurrean, kontrabotere eta konfrontazio sindikalismoaren beharra defendatzen dugu.

Eskualdez eskualde antolatzen gara. Lantokiak dira gure borroka eremu garrantzi- tsuenak, baina ez bakarrak. Lan mundua aldatzeko borroka sindikala lantokietan eta lantokietatik kanpo egin behar dugu. Langile guztien tresna izateko ezin gara langile landunak dauden eremuak antolatzera mugatu. Politikak aldatzeko mobilizatu egin behar gara, kalean, eragile sozial eta sektore kaltetuekin batera. Lantokietan sendoa eta herrietan ongi errotua, horrelakoa nahi dugu LAB izatea.

Militantzia da gure ikur nagusia. LABen sindikalismoa ulertzeko eta egiteko modua azaltzen duen gakoa militantzia da, langileak antolatzeko eta borrokak dinamizatzeko gaitasuna duen gure militantzia. Gure kidegoaren konpromisoan eta jardueran dago sin- dikatuaren indarra, hasi enpresatik eta zuzendaritza guneetaraino. Eta noski, gure gabe- ziekin eta zailtasunekin ere egiten dugu LAB, guztion artean eta egunetik egunera.

Errealitate ezberdinen aurrean proposamenak egiten dituen eredua garatzen dugu. Zentzu honetan, ekintza sindikala egoera berrietara moldatzeko proposamen zehatz eta orokorrak egiten ditugu. Aitzindariak izan gara agenda sindikala berritzen eta osatzen, euskalduntze planak zehaztuz eta garatuz, aukera berdintasunerako barne zein kanpo planak garatuz. Zentzu honetan, dimentsio sozial guztiek ordezka- ritza izan dezaten parekidetasuna eta gazteria bezalakoak zehar-lerro moduan lantzen ditugu.

Garai berrietara moldatzen den eredua da gurea. Guk badakigu langileon egoera ez dela estatikoa. Badakigu langileriaren errealitatea ez dela homogeneoa. Badakigu langileak garela aldaketarako subjektuak, baina langile guztion errealitatea ez dela berdina. Azken bi hamarkadetan politika neoliberalaren eta krisi egoeraren ondorioz, errealitate sozial ezberdinak sortu dira. Langabeziak inoiz ez bezala egin du gora lan- gabeen kopurua izugarri handiturik. Babes sozialik gabe bizi den pertsona gero eta gehiago dago. Lan prekarioaren eraginez, bizi baldintza ezegonkorrak dituzten sek- toreen handitzea agerikoa da. Pobrezia eta bazterkeriaren ondorioz herrialde ezber- dinen arteko muga modu ilegalean pasatzen duten milaka pertsonen egoera geroz eta larriagoa da eta gure jendartean geroz eta eragin handiagoa dauka. Horregatik, egoera errotik aldatu eta alternatiba sozioekonomiko berri baten bidean, badakigu sindikalismoak errealitate horiek guztiak ordezkatzeko praktika eta bide zehatzak jorratu behar dituela. Egoera ezberdinei aurre egingo dien eredu sindikala da gauzak aldatu ditzakeen bakarra.

GURE BIDEA, LANGILEON BIDEA
Burujabetza. Euskal Herriak bere bidea egitea da LABen estrategiaren motibaziorik behinena. Ezinezkoa ikusten dugu botere ekonomikoaren aginduei men eginez langi- leriaren egoerari buelta ematea; alternatiba gure kabuz eta gure ekimenez eraikitzea lortu behar dugu. Madril eta Parisen hartzen diren erabakiak betetzea hondamendia izaten ari da, bai langileentzat, baita Euskal Herriaren ekonomiarentzat ere.

Eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko helburua duen burujabetza prozesu bat burutzea da euskal langileon alternatiba. Hori da LABek aldarrikatzen duena eta LABetik borrokatzen duguna. Eredu berria bide baten emaitza izango delarik, bide horiegitekoaukeraketabitartekoak eskainibehardizkiguprozesusoberanistak.

Aldaketa politiko eta sozialak. LABen nortasun ikurra izan da aldaketa sozialak alda- keta politikoekin batera borrokatzea. Aldaketa politikorik gabe bestelako eredu sozial bat sortzerik ez dago. Aldaketa sozialak egiteko premia da aldaketa politikoen alde borrokatzeko arrazoi nagusia guretzat. Bata eta bestea lotuak daude, gaur inoiz baino gehiago.

Badira euskal sindikalismotik borrokatu behar ditugun derrigorrezko aldaketak: gure

oraina eta etorkizuna nolakoa izatea nahi dugun erabakitzeko eskubidea eskuratzea; gure bidea egiteko bitarteko juridiko, politiko eta sozialak eraiki ahal izatea; politika propioak egiteko aukera ziurtatzea; estatuei gure baliabide ekonomikoak antolatzeko ahalmena kentzea; langileon parte hartzea benetakoa egingo duen eredu instituzio- nal berria ezartzea edota ekonomia herriaren zerbitzura jartzeko egiturazko erabakiak hartzea… Guztiak aldaketa politikoak dira.

Langileriaren protagonismoa. Kateak apurtzean dago giltza. Ukatzen eta zatitzen gaituzten Estatuekin dugun lotura inposatua apurtu nahi dugu. Botere ekonomikoa- ren eskutan utzi gaituzten Gobernuei bizkarra eman behar diegu neoliberalismoaren logikarekin apurtzeko. Jendartea aldatu nahi dugu, eta hori bide luze baten emaitza izango da. Egunero urratsez urrats egiten goazen bide luze baten emaitza. Gaurko egoerari buelta ematea posible da, alternatiba guztiz bideragarria delako. Krisiaren aurrean zer egin nork erabakitzen duen da auzia.

Euskal langileriak erabakiz gero gauzak aldatu egingo dira. Hartu beharreko eraba- kien protagonista langileria balitz erabaki ezberdinak izango liratezke. Ez dugu langi- leetaz hitz egitea nahi, euskal langileoi hitza ematea da eskatzen duguna, hor baitago alternatibaren abiapuntua. Sindikatuon borroka nagusia patronalaren asmoei aurre egitea da. Borroka sindikal eta soziala indartu behar dugu instituzioek politikak behin- goz aldatu ditzaten. Indarrak bildu behar ditugu alternatiba argi eta sendo baten inguruan. Aliantzak eraiki behar ditugu botere ekonomikoaren aurrean harresia erai- kitzeko.

Sindikatuok borroka horiek guztiak antolatu eta bultzatu behar ditugu. Borrokak ema- ten digun indarra aldaketak lortzeko iniziatibetara bideratu behar dugu. Hori da sin- dikatuon papera. Beti ere, gure borrokaren oinarria argi dugula: borrokatzen duena eta borrokatuko duena langileria da. Langileak izan behar gara protagonistak, Euskal Herriari dagokionean hartu beharreko erabakietan, alternatiba ekonomiko eta sozia- lak eraikitzerakoan, baita sindikatuaren bidean ere.