Gaur, ekainak 20, LAB sindikatuak agerraldia eging du Gasteizko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordean, EHBilduk eskatuta. Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duinak aitortzeko lanean dihardun LABek, besteak beste, araudi espainiarrak eragiten duen diskriminazioa salatu du.
Oztopo hau gainditzeko sindikatuak Legebiltzarrari gai honekiko inplikazioa exigitu dio.
LABeko ordezkariak Legebiltzarrean ziren bitartean kanpoaldean mobilizazioa egin dute sindikatuko kideek.