Sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko LABek martxan jarritako kanpaina atzo Donostia eta Iruñeara iritsi zen. Donostian pentsioak errebisatzeko eskatzen dituzten 3.580 sinadura eta Iruñean 600 inguru aurkeztu ziren Gizarte Segurantzako bulegoetan.
Ekimen honekin Tribunal europarrak eta Konstituzionalak emandako sententziak bete daitezela aldarrikatzen du LABek. Epai horietan esaten da pentsioak kalkulatzerakoan lanaldi partzialak osoak bezala baloratu behar direla.
Horretarako, sindikatutik aholkularitza juridikoa eskaini zaie lanaldi partzialeko kontratuekin lanean aritu eta jubilatuta edo jubilatzear dauden emakumeei, Gizarte Segurantzara jo dezaten pentsioak errebisatzeko eskatuz, beren diru sarrerak hobetzeko helburuz.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}