Euskal gehiengo sindikaletik mobilizatu gara, Muxikan izandako azken lan heriotza salatzeko. Hildakoa Mungiako enpresa bateko langilea zen, eta horregatik egin dugu elkarretaratzea herri honen udaletxe aurrean. Nabarmentzekoa da Busturialdea eta Lea Artibain bi basoko langile hil direla azken bost hilabeteetan, eta, 2019an, gutxienez, 10 pertsona hil direla jada lanean.