Kuartango inguruan hil zen joan den astean langile bat, AP-68 errepidean mantentze lanetan ari zela kamioi batek lanean zebilen furgoneta baten kontra talka egin ostean. Bada, lan heriotza hori salatzeko, elkarretaratze bat egin dugu gaur Gasteizen, Correos plazan, euskal gehiengo sindikalak deituta.
Azken lan heriotza honekin, 49 dira aurten lan istripuz Euskal Herrian hildako langileak, horietatik 4 Araban. Azpimarratzekoa da antzeko beste heriotz istripu bat gertatu zela otsailean. Mantentze lanak egiten ari zen Agurain inguruko errepide batean langile bat ibilgailu batek harrapatu zuen eta horren ondorioz hil egin zen.