Bihar uztailak 21, Donostiako Gizarte Segurantzako eraikin berriaren inaugurazioan Tomas Burgos, Espainiar Gobernuko Estatu Idazkaria, izango da. Bisita honen aurrean ELA eta LAB sindikatuok protesta egingo dugu langileok lan baldintza duinak eta beharrezkoa dugun Gizarte Segurantza Sistema hemen negoziatu eta erabaki nahi dugula eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren beharra aldarrikatzeko. Mobilizazioa eraikinaren atarian izango da goizeko 11.30etan.