"Lan, bizi, herri duina" izango dugu ardatz aurtengo Maiatzaren Lehenean eta eskualdeka mobilizatuko gara 25 manifestazio ezberdinetan. Eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartu beharra dago eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotu behar dugu. Horretara goaz, Maiatzaren Lehenean denok kalera!