Azken egunotan LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioa mobilizazioetan ari da zerbitzu publikoen defentsan. Azaroaren 23an azken erasoa etorri zaigu EAEko Mahai Orokorraren ustezko negoziazio mahaitik.
Eman beharreko erantzuna gehiago mobilizatzea dela-eta, atzo ere protesta egin zuten LABeko kideek, Bilboko Euskalduna Jauregian, bertan zerbitzu publikoen kalitatearen inguruan egin duten estatu mailako konferentziaren harira.