INDEPENDENTISTAK SAREAk datorren urriaren 12rako Bilbon deitua duen Martxa Berdearekin bat egin nahi du LAB sindikatuak, eta dei egiten diogu euskal langileriari eta orohar, jendarte osoari, Espainia: inposaketa + hondamendia. Independentzia! Lelopean, egingo den martxan parte hartzeko.
Urteko egutegian inposatutako jai egunen artean dugu urriaren 12koa, Hispanitate eguna. Horregatik, aurrerakoi eta abertzale guztiei dei egiten diegu, herri borondatearen aurka ezarritako jai egun horretan kalera ateratzeko, independentziaren aldeko aldarriarekin bat eginez.