Duela hilabete inguru LABeko ALFAko delegatu bati bi hilabeteko santzioa ezarri zioten lantokian despidoak salatzeko egindako grebekin bat egin zuten ALFAko langile batzuen akusazio faltsuetan oinarrituta. Mehatxuak egotzi dizkiote LABeko delegatuari eta etxera bidali dute. Askatasun sindikalaren aurkako eraso zuzena izateaz gain LABen kontrako eraso zuzena ere bada hau. Bihar, apririlak 12, adiskidetze saiakera egongo da Donostiko Lan Delegaritzan eta LABek elkarretaratzea deitu du delegatuari babesa eman eta jazarpen sindikala salatzeko.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}