2024-12-22
InicioServicios PúblicosEnseñanzaLABek Sarrigurengo ikastetxe berriaren eraikuntza lehenbailehen has dadila exijitu du

LABek Sarrigurengo ikastetxe berriaren eraikuntza lehenbailehen has dadila exijitu du

Berriro ere UPNren Gobernuak argi utzi du nafar jendarteak dituen beharreekiko duen mespretxu. Badira urte asko Iribas jaunak (eta bere lehenagoko kontselariek ere) badakiela Sarrigurengo ikastetxe publikoak ezin diola erantzun zonaldeak duen hezkuntza beharrari.
Berriro ere UPNren Gobernuak argi utzi du nafar jendarteak dituen beharreekiko duen mespretxu. Badira urte asko Iribas jaunak (eta bere lehenagoko kontselariek ere) badakiela Sarrigurengo ikastetxe publikoak ezin diola erantzun zonaldeak duen hezkuntza beharrari.

Familiek eta irakasleek askotan eskadu badute ere, Hezkuntza Departamenduak ez du tutik ere egin ikastetxe berri bat egitearen alde. Aitzakia, borondate politikoaren eza ezkutatzen duen aitzaki baino ez da eta, dirurik ez dagoela da.

Bitartean, Nafarroako Gobernuak egundoko dirutza gastatzen du AHTn, OPUSeko ikastetxeei sekulako diru-laguntzak bideratzen dizkie eta bere lagunei bideak errezten dizkie zergak ordain ez ditzaten edo gutxiago ordain dezaten.

LAB Sindikatutuak ikastetxe berriaren eraikuntza lehenbailehen has dadin exijitzen du eta Sarrigurengo Hezkuntza Komunitatearen borroka bere egiten du.

Aldarrikapen honen inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diogu Nafarroako jendarteari orokorki eta Hezkuntza Komunitateari bereziki. Hasteko hitz ordu bat: Bihar, ostiralarekin, 10:30etan Merindades Plazan, hortik Hezkuntza Departamendura joateko.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...