LAB sindikatuak Iosu Uribetxeberria eta beste 14 preso gaixoen egoera salatzeko gaur goizean Donostiako ospitaletik abiatu behar zen martxa Espainako Audientzia Nazionalak debekatu izana salatzen du.
LAB sindiktuak debeku eta inposaketa berri hau salatzeaz gain jendarteari dei egiten dio datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera, bereziki datorren larunbatean, irailak 1, arratsaldeko 5:30etan Antiguako Tuneletik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.