2025-03-22
InicioEcosocialismoLABek pozez hartzen du Garoñako zentral nuklearra ixtearen albistea

LABek pozez hartzen du Garoñako zentral nuklearra ixtearen albistea

Sistema energetiko seguruagoa lortu behar dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea bermatuko duena. Lehen urratsa, berandu datorren erabaki hau, energia nuklearra baztertzea.    
Martxoaren 11n Fukushiman istripu nuklearra gertatu zela urtea bete zen, historian izandako bigarren jario radioaktiboa izan zen, Chernobilen 1986ko apirilak 26an izandakoaren ondoren. Isuri honen ondorioak, oraindik ere ezezagunak zaizkigu, orain arte inoiz ez delako itsasoko halako kutsadura mailarik izan.
 
Japoniako Fukushimako zentral nuklear honek, Garoñako Santa Maria zentralaren adin eta teknologia berberak zeuzkan. Arabako mugatik hain hurbil dagoen 43 urteko zentral zaharkitu hori lehenbailehen itxi behar zela behin eta berriz esan dugu sindikatutik eta Euskal Herriko hainbat mugimendu ezberdinetatik; bazen ordua jendartearentzat horren arriskutsua  izan den zentrala ixteko. Pozten bagara ere, ezin dugu esan gabe utzi arduragabekeria itzela izan dela izan dituen gabeziekin, orain arte irekita izatea eta bere biziraupena luzatzea, eta gure iritziz, momentu honetan erabaki hau hartu bada, hartu beharreko segurtasun neurriak garestiegi egiten zaizkielako da, ez bestelako eredu energetiko batean pentsatzen hasi direlako.
 
Halaber, sindikatu garen heinean ere, esan nahi dugu, denbora luze honetan, ez dutela inguruko herritarren bizi baldintza ekonomikoetan ere pentsatu. Hori ere ez da administrazioarentzat buruhaustea izan, ez dute inolako plangintzarik aurkeztu familia horien etorkizun laborala eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.
 
Zentral honek emititu izan duen erradiaktibitatearen pilaketa zeharo arriskutsua izan da osasunerako, inguruan urdail eta biriketako minbizia kasuak ohi baino ugariagoak dira. Baina batez ere, ez dugu ahaztu behar energia nuklearra oso arriskutsua dela. Garoñak izan dituen korrosio arazo, ezusteko eta geldialdiek energia nuklearra segurua dela esaten duten teoria guztiak goitik behera botatzen ditu, beraz, etorkizunerako ere argi diogu energia nuklearra ez dela energia iturri aukera moduan aztertu ere egin behar berau erruleta errusiarrera jokatzen aritzea bezalakoa delako.
Euskal Herriko jendarteak argi dauka energia nuklearra baztertu beharra dagoela eta ez dela erregai fosilen alternatiba. Horri esker ez zen eraiki Lemoiz, ez da ausartzen inongo alkaterik hondakin erradioaktiboentzako biltegia Euskal Herrira ekartzen eta aldarri hedatua izan da Garoña itxi behar izan dela.
 
LABen apustua energia nuklearra baztertzea eta energia aurrezteari eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain. Ildo horretan, herri industriadunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere elektrizitateari dagokionez. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB aboga por pasar a la acción en Sunsundegui

En estos momentos están en juego mas de 300 puestos de trabajo en Alsasua. En un sector que parece estratégico a futuro, con un...

LAB firma el convenio para el personal de cocina y limpieza del Departamento de Educación tras 16 años

En los últimos años hemos realizado muchas movilizaciones, huelgas y denuncias con el objetivo de mejorar las condiciones laborales del colectivo más feminizado y precarizado del Departamento de Educación, el cual ha sufrido un proceso de privatización más agresivo, ya que el departamento tiene subcontratados algunos servicios.

Con urgencia, a la calle por Palestina

LAB se suma a la manifestación convocada por Gernika-Palestina para mañana a las 17:30 horas en Donostia.