2024-12-22
InicioSin categorizarLABek Nafarroako patronalaren egoitza okupatu du lan hitzarmenen defentsan

LABek Nafarroako patronalaren egoitza okupatu du lan hitzarmenen defentsan


LABeko 36 militantek CENen egoitza okupatu dute gaur, PP-UPNren lan erreformaren nahiz Nafarroako patronalaren eraginez desagertzeko arriskuan dauden lan hitzarmenen defentsan eta maiatzaren 30eko Greba Orokorra lan hitzarmenen defentsaren mugarri izan behar duela aldarrikatzeko.

 

Kanpoan, ehun bat lagunek ekintzari babesa adierazi diote eta txaloka hartu dituzte ekintzaileak, behin Polizia heldu eta eraikinetik kanporatu dituenean.

Igor Arroyok zera oroitarazi du: "2012ko martxoaren 29an Nafarroa osoak greba egin zuen PPren lan erreformaren aurka; Nafarroako patronalak, UPNren babesarekin, lan erreforma inposatzeko tematuta jarraitzen du; horregatik, nafar langileriak Grebara atera behar du berriro ere. Ildo honetan, maiatzaren 30eko Greba Orokorrak mugarri izan behar du, besteak beste, herrialdeko lan hitzarmenen defentsan eta lan harremanetarako esparru propioaren bidean".

Nafarroan badira 17 lan hitzarmen uztailaren 7an eroriko direnak aurretik berritzen ez badira: "comercio mixto de productos químicos" (500 langile); "comercio del metal" (2.500); "comercio vario" (500); "comercio de la piel" (225); " transporte de mercancías por carretera" (975); "derivados del cemento" (400); "industria de la madera" (2.500); "industria textil" (1.000); "oficinas y despachos" (3.000); "almacenistas de frutas" (1.100); "comercio de ganadería" (680); "comercio de ópticas" (300); "servicios auxiliares" (300); "comercio de la madera y el corcho" (1.200); "transporte de viajeros por carretera" (975); "talleres de reparación de vehículos" (4.500), "empresas instaladoras de fontanería y calefacción" (1.800) eta okindegiak. Hauetaz gain, Metalgintzakoa eta Garbiketakoa gehitu beharko genituzke, izan ere, Patronalak, UGTk eta CCOOek aurreakordio kaxkarra sinatu badute ere, gaur gaurkoz ez baitira berritu.

LABek emergentzia egoera honi modu bateratu eta integralean aurre egiteko beharra defendatzen jarraitzen du: lehenik eta behin, herrialdeko hitzarmenen blindajearen alde borroka eginez; bigarrenik, enpresa esparruan herrialdeko hitzarmenaren azpitik negoziatu ez dadin eta lan erreformaren ondorio larrienak aplikatu ez daitezen borroka eginez; eta hirugarrenik, arlo sindikal nahiz politikotik lan harremanetako esparru propioa lortzeko lan eginez. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...