2024-12-22
InicioAcción SindicalLABek mobilizazio dinamika abiatuko du Nafarroan negoziazio kolektiboaren defentsan

LABek mobilizazio dinamika abiatuko du Nafarroan negoziazio kolektiboaren defentsan

Otsailaren 7tik martxoaren 7ra, ostegunero CEN patronalaren parean ekimen ezberdinak egingo ditu LAB sindikatuak negoziazio kolektiboaren defentsan. Bihar, otsailak 7, arratsaldeko 16:00etan elkarretaratzea izango da Merkataritzako Hitzarmen duinaren defentsan.

Hitzamenen egoera irudikatzen duen kartela.CEN Nafarroako patronala PP-UPNk inpostautako lan erreformaz baliatzen ari da langileen kontra, kaleratu, txantaia egin eta lan-baldintzak murrizteko. Orain arte, LABek behin eta berriz proposatu die gainontzeko sindikatuei herrialdeko hitzarmenen defentsan elkarrekin borrokatzea, baina, sektore gutxi batzuetan izan ezik, entzungor egin diote geure proposamenari.

Areago eta gehiago, UGT eta CCOOek men egin diote patronalaren estrategiari, erosteko ahalmenaren galera onartuz eta hitzarmenen blindajeari uko eginez, Metalean ikusi dugun bezala. Hitzarmen askok urte honetako uztailean galduko dute bijentzia eta beste hainbat urtearen amaieran, horregatik premiazkoa da mobilizatzea. Ildo honetan, herrialdeko hitzarmenak eta negoziazio kolektiboa defendatzeko kanpaina bat martxan jartzea erabaki dugu.

Alde batetik, lantokietan eta maila sozialean egoera larri honen inguruko informazioa zabalduko dugu.

Bestetik, CEN patronalaren egoitzaren aurrean mobilizatuko gara, ostegunero-ostegunero, otsailaren 7tik martxoaren 7ra:

• Otsailak 7, Merkataritza. 16:00etan.
• Otsailak 14, Metala. 19:00etan.
• Otsailak 21, iraungitako hitzarmenak (Zurgintza, Merkantziak, Bidaiariak, Bulegoak, Ileapaindegiak…). 19:00etan.
• Otsailak 28, Garbiketa eta Ostalaritza. 19:00etan.
• Martxoak 7, herrialdeko hitzarmenik gabeko sektoreak (Hirugarren Adina, Interbentzio Soziala, Kimikak, Saltoki Handiak, Lorezaintza…). 19:00etan.

Mobilizazio hauetan parte hartzea eskatzen diegu langile guztiei, sektore batekoak nahiz bestekoak izan, denon arazoa baita eta denon artean borrokatu behar dugu.

Deialdi berezia egiten diegu sektore bakoitzeko langileei, dagokien egunean bereziki parte har dezaten. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...