2024-12-22
InicioIndustriaMetalLABek Metalgintzako hitzarmenaren defentsan konfrontaziorako proposamen indartsu bat egingo duela iragarri du

LABek Metalgintzako hitzarmenaren defentsan konfrontaziorako proposamen indartsu bat egingo duela iragarri du

LAB Metalgintza Gipuzkoako arduradunek, sektoreko beste sindikatuekin hitzarmenanaren negoziazioak bizi duen blokeo egoerari buelta emateko izandako bileren emaitzen berri eman dute. LAB greba zein mobilizazioak aurreikusten dituen proposamen bat aurkeztu du bilera horietan, eta CCOO eta UGTk printzipioz oniritzia eman diote. ELAk ez du oraindik bere posizioa argitu.

LABek mobilizazio egutegia bat aurkeztu die ELA, CCOO eta UGT sindikatuei Metalgintzako hitzarmenaren defentsan

«Gainontzeko sindikatuekin bildu ondoren, LABek metalgintzako hitzarmenaren negoziazioaren aurrean duen jarrera finkatu nahi du.

Aurreko astean, beste hiru sindikatuekin (ELA, CCOO eta UGT) bildu ginen. Patronalaren jarrera itxia eta harroaz jakitun eta uztailak 7aren ondoren sortuko den lan egoera aurreikusiz, LABen proposamena, negoziazioak bizi duen egoera gainditzeko, sektorean borrokaren aldekoa izan da. Proposamen honen baitan, LABek, greba zein mobilizazioak aurreikusten zituen.

CCOO eta UGTk, aurreko asteako proposamenaren aurrean, sektorearen alde borrokatzeko prest daudela erantzun digute, hau da, grebarekin bat egiteko prest daude. ELAk, ordea, ez digu bere posizioa argitu.

LABek, hemendik uztailak 7 bitarte, metalerako indar metaketari dagokionean, bere jarrera finkatzen du gaur eta hemen:

CCOO eta UGTren jarrera maiatzak 30 eko Greba Orokorraren aurrean
CCOO eta UGTek agerturiko jarrerari dagokionez, Greba Orokorra, Euskal Herriko langileriarentzat beste eredu soziolaboral baten aldekoa da. Negoziazio kolektiboari egindako erasoa, bestelako eredu alternatiboa eraikitzeko bidearen oinarriak erasotzea dela deritzogu, Madrilen lan harremanak zentralizatu eta patronalari alde bakarreko tresnak emanez. Zalantzarik gabe, datorren maiatzaren 30ean LABeko metaleko langileak kalera aterako gara, uztailaren 7ko eszenatokia erantsiz ere.

Greba Orokorraren eta hitzarmenen desblokeoaren aldeko deialdiak ez dira kontrajarriak, erabat osagarriak baizik. LABek horrela ulertzen du, eta patronalak ere horrelaxe ulertzen du. LAB-entzat, maiatzak 30, metaleko sektore hitzarmenen aldeko greba ere izango da.

ELAren jarrera metaleko sektorearentzako LABen proposamenaren aurrean
Erantzun ezari dagokionez: Ez da sinesgarria ELAk uztailaren 7aren aurrean, Gipuzkoako zahar-egoitzen kasuan aurrera egitea, eta afiliazio gehien duen metaleko sektorean, ez egitea. Eta horrela izango balitz, arduragabekeri hutsa litzateke. Uztailak 7ko datara ez da inongo sindikaturik berandu iristen, eta hala bada, nahi izan duelako izango da.

LAB sektoreko langileek dituzten eskubideen defentsarekin konprometitua dago. Honen erakusgarri da pasa den abenduan negoziazioa desblokeatzeko proposamen bat egin, hilabeteak kalean mobilizatzen ibili eta lantegietan hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa burutu izana. Hilabeteak daramatzagu gainontzeko sindikatuei elkarlanean aritzeko eskaerak egiten, arrakastarik gabe. LABek, halabeharrez, bakarkadean, konfrontatu ahal izateko baldintzak sortu behar izan ditu. Horregatik, datozen egunetan, konfrontaziorako proposamen indartsu bat egingo dugu.

Ez dugu greba orokor baten deialdiak lagundu edo kaltetzen duen, CCOO eta UGT-ren iritzia argitzea itxoingo. Argi dugu. Laguntzen du.

Ez dugu ELArentzat, hitzarmen honek Bizkaiako gasolindegiena, Gipuzkoako paper, edo errepide garbiketena baino gehiago edo gutxiago balio duen argitu dadin itxoingo. LABek argi du, gutxienez berdina balio duela. ELArentzat, sektore hauetan, enpresa mailako esparrua osagarria bada, LABetik metalean ere badela esan nahi diegu.

Jada ez dago ez konfrontatzeko aitzakiarik. Egun ez dagoena edo ez egoteko aitzakiak jartzen dituena (beste sektoreetan jartzen ez dituen aitzakiak)… egon nahi ez duelako da.

Maiatzak 30ean, uztailak 7aren kontrako greba izango da, metaleko herrialde hitzarmenaren alde, beste eredu soziolaboral baten alde. Hurrengo egunetan barne mailako harremanak bideratu eta beroketa zein konfrontaziorako egutegi osoa finkatuko dugu.

Maiatzak 30ean, ziur, greba egingo dugu. Baina LABen iritziz, gainontzeko sindikatuei luzatutako proposamenean finkatu duen bezala, zoritxarrez egun bat ez da nahikoa izango. Metaleko langileok bestelako uztailak 7 merezi dugulako borrokatu behar dugu, sektoreko hitzarmenarekin, sektoreko langileek borroka historikoaren bidez eskuratutako lorpenak babestuko dituena.

Azkenik, LABek argi ta garbi utzi nahi du lan egiten jarraituko duela sektoreko mobilizazioak ahalik eta zabalenak izan daitezen, baitakigu denok mobilizatzen bagara hitzarmena geldiezina dela. Lortu dezakegulakoan gaude. Denon artean lortuko dugu.»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...