Ohar honen bitartez, LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du, atzo Duestun izandako gertakariak gogorki salatzeaz gain.
Honen antzeko erakundeek arreta ematen diete gizarte-bazterketa arazo larriak dituzten pertsonei beharrezkoak diren bitartekorik gabe.
Eraso hauen jatorria erantzunkizun publikoaren utzikerian oinarrituta egon liteke, gizarte-zerbitzuen externalizazioan eta baliabide nahikoak ez izatean, jarduera-protokoloak ez betetzeagatik edo protokolorik ez egoteagatik.
Hala ere, ez dugu ahaztu nahi langile honen kontrako erasoak bere osagarri sexuala duela, beste behin ere, lanaren banaketa sexulararen eta bizi dugun jendartearen rol matxistei erantzuten dielarik.
Bestalde, jendarteari dei egiten diogu mugimendu feministak deitu dituen salaketa ekimenetan parte hartzeko.
ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!
{module[111]}