2024-12-22
InicioFederacionesServicios PúblicosLABek lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua indargabetu dezala eskatzen dio Jaurlaritzari

LABek lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua indargabetu dezala eskatzen dio Jaurlaritzari

Maiatza hasieran, Jaurlaritzak bilkura berria deituko du Mahai Orokorraren markoan; bertara hainbat proposamen eramango omen dituzte: inkapazitateen gaia nola tratatu, gaixotasun kronikoak dituzten haurren familientzako urteko ordu poltsa, lizentzia eta baimenen homogeneizazioa, lan batzuk ez externalizatzea …. 

Jaurlaritzak, hau da, bere kabuz edo Madrilek ezarritakoari segidismoa eginez, EAEko Mahai Orokorraren pean dauden langileen lan baldintzak zein zerbitzu publikoen kalitatea modu erasokor eta nabarmenean okertu dituzten berdinek, langileok eta haien ordezkariok liluratu nahi gaituzte mugimendu txikien bidez.

Negoziazio Kolektiboari egin dioten iseka ezkutatu nahi dute, euskal jendartean adostasun zabala zuen 1592 orduko urteko lanaldia birrindu izana ahantzarazi nahi dute, lanaldi berria inposatuta milaka langile enplegurik gabe utzi izana gure imaginariotik ezabatu nahi dute.

LABek uste du Mahai Orokorraren bilkura horretara ezin dela joan orain arte ezer gertatu ez balitz bezala, aurreko Jaurlaritzak Negoziazio Kolektiboa indargabeturik utzi bazuen, Jaurlaritza berria bide beretik abiatu baita, eta Patxi Lopezen Jaurlaritzak ezarritako inposizioei, Urkulluren Gobernuak inposizio berriak gaineratu dizkie, langileen lan baldintzak okertuz, enplegua suntsituz eta zerbitzu publikoei erasoz.

Hori dela eta, LABek Mahai Orokorreko bilkura horretara eramango duen jarrera Jaurlaritzari 1592 orduko lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua bertan behera uzteko eskatzea izango da, ez baitugu onartzen enplegatu publikoen lan baldintzak gehiago kolpatzea, gure lankide askok enplegua galtzeaz gain (gure kalkuluen arabera soilik Osakidetzan 2600 lagun), herritarren artean ezberdintasunak gainditzen laguntzen duten zerbitzu publikoak gehiago hondatuko direlako, zerbitzu publiko hauetan herritarrok arreta eskasagoa jasoko dugulako, itxaron zerrendak luzeagoak izango direlako, pribatizatuko dituztelako, …

Zentzu honetan Jaurlaritzak konpromisorik hartuko ez balu 1592 orduko lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua bertan behera uzteko, LAB ez da sartuko beste elementuen gaineko balizko negoziazioan, eta bilkura horretatik alde egingo du, ez baita egongo negoziatzeko aukerarik. Negoziazio mahaietan negoziatzeko aukerarik izaten ez denean, langileoi bide bakarra geratzen zaigu, mobilizazioa. Eta lanaldia aldatzea ekarri duen dekretua bertan behera utzi ezean, horixe izango da LABek lehenetsiko duen bidea. Datozen egunetan eskaintza bat egingo diegu EAEko zerbitzu publikoetako langileei zein sindikatuei bide horretan urratsak eman ditzagun. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...