2024-12-22
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraLABek lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du

LABek lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du


Gaur, urtarrilaren 23an, zita jarri du LAB sindikatuak LANEUS ildo estrategiko eraberritua aurkezteko, bertan, LABeko militantzia nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabala izan da. Ekimen honekin LABek Lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du. Krisi garaietan, aldaketak inoiz baino beharrezkoagoak direnean eta horretarako ateak zabalik dauden honetan, sindiaktuak urrats garrantzitsua eman du: gure konpromisoari eutsi eta lanean jarraituko dugu. Esku artean dugun LANEUS ildo eraberritua parte hartze prozesu aberasgarriaren emaitza izan da, 190 kide baino gehiagok ekarpenak egin dituzte.

Gaur, urtarrilaren 23an, zita jarri du LAB sindikatuak LANEUS ildo estrategiko eraberritua aurkezteko, bertan, LABeko militantzia nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabala izan da. Ekimen honekin LABek Lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du. Krisi garaietan, aldaketak inoiz baino beharrezkoagoak direnean eta horretarako ateak zabalik dauden honetan, sindiaktuak urrats garrantzitsua eman du: gure konpromisoari eutsi eta lanean jarraituko dugu. Esku artean dugun LANEUS ildo eraberritua parte hartze prozesu aberasgarriaren emaitza izan da, 190 kide baino gehiagok ekarpenak egin dituzte.

LABen ibilbidea iruditan
Ekitaldiari, 11.30etan eman diogu hasiera bideo labur batekin. Bertaratutakoek kapitalaren etengabeko erasoak ikusi dituzte iruditan, baita ere bizi dugun aldaketa garaiak sortutako esperantza ere. Aldaketa garaien aurrean gaude, aldaketa sozio-ekonomikoa eta politikoa elkarren eskutik etorriko dira. Gure hizkuntz eskubideak aitortu eta bermatuko dituen eredua eraikitzeko aukera dugu parez pare: “Euskal Herri euskalduna eraikitzeko” aukera alegia.

Honera iristeko LABek egindako lana jaso da ere bideoan. Euskararen normalizazioan eragin asmoz EUSLAB egitasmoa martxan jarri zuen sindikatuak. Bide luzea egin da, baina lan asko geratzen da egiteko. “Euskararen normalzazioak ezin du tokian tokiko borondatearen eta aukeraren araberakoa izan”, hau dela eta urrats berri bat emateko beharra ikusi du Sindikatuak eta LANEUS ildo estrategikoa berrituta, lan munduan “euskararen normalizazioan eragiteko apustua” berresten du.

Zergatik eta zertarako
Bizi dugun egoera, Sindikatuak egindako ibilbidea euskararen normalizazioaren alde eta datozen urteetako erronkak irudikatu ostean, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari nagusiak hartu du hitza eta LANEUS ildoa zergaik eta zertarako eguneratu dugun azalduz eman dio hasiera bere interbentzioari. “Lan munduan euskara erabiltzerik ez baduzgu ez dugu euskaraz bizitzerik izango” azaldu du Etxaidek. Euskaraz lan egiteko eskubidea dugun heinean, sindiaktuok gurea egin behar dugu borroka hau. Idazkari Nagusiak esplikatu duenez, EUSLAB ildo estrategikoa martxan jartzea erabaki zenean oinarrizko baieztapen hauetatik abitu zen sindiaktua. Hartan euskararen alde “modu antolatu eta eraginkor” batean egin nahi genuen eta argi genuen “zailtasunez beteriko” bide bati ekingo geniola.

Urte asko pasa dira urratsa eman eta aurreneko plana martxan jarri genuenetik. “Urte emankorrak izan dira, bai sindikatuan baita lan munduan ere ere “baloratu du Etxaidek, baina “helburutik urrun” gaudela ere onartu du, ulertzen baitu zintzoki jokatzea garrantzitsua dela. Sindikatua euskalduntzeko eta gure eguneroko bizitzan euskararen erabilera indartzeko egin dugu ahaleguna azpimarratu nahi izan du Etxaidek, bere aburuz “ezin baita euskara sustatu erdaraz hitz eginez, eta zaila baita euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatze gu geu bagara azkenak erabiltzen”.

Bidea emankorra izan, baina bizi ditugun garai zailetan egindakoak bultzada berria eskatzen du. “Gure eskubideak auzitan jarri dituzte, asko eta asko lapurtu dizkigute eta beste asko paperetan agertzen diren formalismo” bihurtu dituztela salatu du Idazkari nagusiak. Guazak aldatu diren arren premiak hor jarraitzen du eta horregatik erabaki da lan mundua euskalduntzeko sindikatuaren lerroa gaurkotzea eta sendotzea.

Emandako fruituak
Euskaraz bizi nahi dugulako lanean aritu gara eta hala egiten jarraituko dugu. Ez da dena polia eta erraza izan, baina asko izan dira sindiaktuaren apustuarekin bat egin duten langileak. Zentzu honetan eta diskurtsoetan galdu gabe zer hobe langileei hitza ematea baino. Alberto Ugarriza, (Eusko Jaurlaritzako delegatua), Zuriñe de Andres (Gasca enpresako delegatua eta kolektibitateetako arduraduna) Imanol Urrestarazu (CAF-eko delegatua) eta Tere ????, (Nafarroako administrazio publikoko delegatua) lehen pertsonan kontatu dute beraien experientzia.

Lan mundua erdaraz eraikia izan dela kontutan hartuta, eraldaketa prozesu bat gauzatzera goaz, zeinak lan mundua euskaldunduko duen. Hori da LAB-en egitasmo estrategikoaren baitan eguneratu duguna, lan mundua euskalduntzeko estrategia, hain zuzen ere. Estrategia eguneratuaren gako nagusiak azaltzeko ardura Edurne Larrañaga, euskara idazkariak izan du. Euskara idazkariak, bertaratutakoei eskerrak eman ostean gogorarazi zuen langileon lan eskubideak direla “euskaraz lan egin ahal izatea, lanbidea zein lan jarduera euskaraz garatu ahal izatea eta lan harremanak euskaraz izatea” eta sindikatuaren ustez hauek dena eskubideen defentsarako borrokaren baitan kokatzen dira. Hori dela eta LANEUS, ildo estrategiko eraberrituan “lan munduaren euskalduntzea Ekintza Sindikalaren baitan kokatu dugu, gure jardueraren baitan, eta ez zerbait isolatu edota negoziazio kolektibora mugaturiko aldarrikapen gisa”. Zentzu horretan langile kklasearen baitako adostasunak eraiki behar dira,, ekintza sindikalaren bidez akordioetara heltzeko bidea eginn behar dugu eta eremu sozialean ere eragin behar da.

Tamalez, Larrañagak gogoratu du ”euskarak eta euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa agertu duten pertsona zein instituzioen kontrako erasoak ugaritu direla dirudi”. Hain zuzen ere eraso hauek helburu politiko jakinei erantzuten diote. Espainiar zein frantses Estatuek euskararen kontrako Hizkuntza Politika indarrean dute aspalditik. Euskal Langileon kasuan, egunerokoan “lan eta komunikazio hizkuntza inposatu” zaigula azaldu du euskara idazkariak eta gehitu du honek “eredu aldaketa eskatzen du, euskararen zapalkuntza eraldatuko duen eredua”. Amaitzeko azpimarratu nahi izan du euskarak “hizkuntza politika propioa” behar duela, “Euskal Herrian eta euskal herritarrok erabakia”.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...