LAB Irakaskuntzako Heziketa Bereziko azpisektoreak Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi baterakoei aurreratuko zaizkiela, eta aurreikusitako lan-harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaiela finkatzen duen 19/2012 legea ez duela bete salatu du.
LABeko Irakaskuntzako Heziketa Bereziko azpisektorearen irakurketa
HEZKUNTZA SAILEKO LAN LEGEPEKO HEZIKETA BEREZIKO LANGILEEI APARTEKO ORDAINSARIEN LAPURKETA
«2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria langileei ordaintzeko dirua egonda ere, PSOEko eta baita EAJko gobernukideek Funtzio Publikoan aritzen garen langile guzti-guztioi lapurtu digute, PPren murrizketen politikari amen eginez.
Abendukoa lapurtzeaz gain, gobernu berriak, uztaileko ordainsaria urtarrilera aurreratuz, langileak isilarazi nahi izan gaitu.
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 28ko 19/2012 Legean onartutakoa, hau da, aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi baterakoei aurreratuko zaizkiela, eta aurreikusitako lan- harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaiela, Eusko Jaurlaritzak ez du bete.
Hezkuntza Sailean, ikasturte osorako bakantea duten Heziketa Bereziko 341 Langileok ez dugu kobratu , Administraziopeko Langileen artean egon beharreko Printzipio Berdintasuna bortizki urratuz.
Guzti honekin, bai aurreko gobernuak zein berriak politika neoliberalak praktikatzen dituztela argi erakutsi digute. Hau aurrerapen bat baino ez da izan, ohartarazteko aurrerantzean ere, zein izan eta izango den haien jarrera langileen eskubideekiko. »
{module[111]}