EAEko administrazioko langileek bizitza laborala eta pertsonalaren kontziliazioa gauzatu ahal izatea posible egiten duen ordutegiaren arabera lanaldia murrizteko duten eskubidea aitortzen duen epaia eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Epaia Eusko Jaurlaritzako langile batek jarritako salaketa baten ondotik dator eta auziak bi urte baino gehiago iraun duen arren, Jaurlaritzak ez du behin-behinean epaia bete nahi izan epaiak langileari aitortzen dizkion eskubideak ezerezean uzteko.