2024-12-04
InicioAcción PolíticaLABek instituzioei exijitzen die politika ausartak egiteko eta ez ditzatela euskararen aurkako...

LABek instituzioei exijitzen die politika ausartak egiteko eta ez ditzatela euskararen aurkako epaiak erabili hizkuntza eskubideetan atzera egiteko

Euskaldun izateko eta bizitzeko nahia azaleratzea helburu duen Euskararen Nazioarteko Egunean, LABek politika ausartak diseinatzeko exijitzen die euskal administrazioei ez diezaieten men egin epaiak ezartzen ari diren mugei eta berma dezaten euskaraz hitz egiteko, lan egiteko eta euskaraz bizitzeko eskubidea.

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldi juridiko-politikoaren eraginean jarri nahi du fokua LABek Euskararen Nazioarteko Egunean. Epai horiek salatzetik harago, administrazio publikoa herritarren hizkuntza eskubideak bermatzera derrigortuta dago, tartean, euskaraz artatua izateko herritarrek duten eskubidea, eta horretarako deia egin nahi diegu.

Izan ere, bai euskalgintzak eta bai LABek aurreikusten genuen moduan, oldarraldi judizialaren kaltea ez da mugatuko epai horietan jorratzen diren auzietara. Epai horien segidak administrazioan euskara normalizatzeko paradigma osoa kaltetzea eragingo du. Orain arte ezagutu dugun paradigma berez mugatu eta oso geldoari, LABek askotan salatu izan duena, kortse oraindik ere estuagoa jartzera dator oraingo jurisprudentzia berri hau.Tantaka-tantaka epaiok administrazioaren euskalduntzerako jurisprudentzia murriztailea eraikitzen ari dira. Horien bitartez, epaileak hizkuntza-politika egiten ari dira. Hala, oldarraldi judiziala gerarazi ezean, administrazioaren euskalduntzea moteldu ez ezik, orain arte emandako urratsetan atzera egiteko arriskua nabarmena da.

Hori da sakonean jokoan duguna, administrazioan euskararen erabilera guztiz normalizatu ahal izango den ala euskara eta euskaldunon hizkuntza-eskubideak bigarren mailakoak izaten jarraituko ote duten.

Aurreikuspen kezkagarri horren aurrean, LABek dei egiten die euskal administrazioei, ez diezeieten men egin epaiak ezartzen ari diren mugapen horiei, eta administrazioan euskara osoki normalizatzeko beharrezkoak izango diren erabaki juridiko eta instituzionalak har ditzaten exijitzen die. Ildo horretan, adituek zenbait proposamen mahaigaineratu dituzte. Hor dago, adibidez, Iñigo Urrutia legegileak berak mahai gainean jarritako irtenbidea.

Era berean, euskaltzaleei eta herritarrei, oro har, dei egiten diegu euskaraz artatuak izan eta lan egiteko duten hizkuntza-eskubideen defentsan irmo eustera, urraketak pairatuko dituztenean horiek salatuz ere.

Erandiokoa, adibide

Oldarraldiaren eraginaren erakusle da, adibidez, Erandion berriki gertatukoa. Irailean hango udaltzain batek herritar bati isuna gaztelera hutsean idatzi zion, inprimaki elebidunean idatzi beharrekoa gazteleraz idatziz. Herritarrak isuna euskaraz jaso nahi zuela eskatuta ere, udaltzainak erantzun zion ez zegoela behartuta euskaraz egitera. Horiek horrela, herritarrak kexa jarri zuen Erandioko Udalean, gogoraraziz berak eskubidea duela bere aukerako hizkuntzan artatua izateko.

Urriaren 31n Erandioko Udaleko Udaltzaingoaren Buruzagitzak herritarrari emandako erantzunean, «horrelako egoerak sorraraztea» eta «behar bezalako erantzunak eman ahal ezina» 2023ko epai bati leporatzen dio, zeinak udaltzaingoko lanpostuetarako euskara eskakizunak bertan behera uztea agindu baitzuen. Auzi horretan, hizkuntza eskakizunaren derrigortasun-data jada gainditua zuen, eta, beraz, euskaraz jakitea derrigorrezkoa zuen lanpostu batean behin-behinean lanean hasi zen udaltzain batek eskakizun horien aurkako helegitea jarri zuen. Helegite hori ontzat emanez, epaileak honakoa adierazi zuen: «Erandioko udaltzaingoko lanpostuetara sartzeko deialdian euskara jakitea eskatzeak enplegu publikorako sarbidea murrizten du, eta, beraz, oinarrietan ezarritako betekizunek lehiarako berdintasun mailan jokatzeko aukerak ere murriztea dakarkie izangaiei». Ondorioz, epai horrek Erandioko udaltzaingoaren lanposturako derrigortasun data kentzea agindu zuen.

Orain, derrigortasun-data kendu behar izanarekin justifikatzen du Erandioko Udalak gaztelera hutsez artatu izana herritar bat. Hau da, egindako hizkuntza eskubideen urraketa udal administrazioan euskara normalizatzearen aurkako aurretiazko sententzia batekin justifikatu nahi du Erandioko Udalak.

LABen ustez, urraketa batek ez du beste urraketa bat zuritzen. Onartezina deritzogu Erandioko Udalak epai horrek euskararen erabileran eragindako mugapenak onartu izanari, besterik gabe, eta, era berean, mugapen horiek gainditzeko bitartekorik jarri ez izanari.

Horregatik, bihar, Euskararen Nazioarteko Egunean, LABek mobilizazioa egingo du Erandioko udaletxe aurrean, hizkuntza eskubideen defentsan eta hizkuntza politikan atzerapausorik onar ez dadin eskatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos ofrecido formación en derechos laborales y organización colectiva a casi un centenar de trabajadores y trabajadoras migradas y racializadas

LAB ha llevado a cabo cursos que se han desarrollado a lo largo de octubre y noviembre en Azkoien, Bilbo, Gasteiz y Ondarroa.

Huelga en la hostelería de Araba los días 5 y 7 de diciembre por un convenio digno

Convocamos a los y las trabajadoras del sector de Hostelería de Araba a movilizarse en las huelgas convocadas los días 5 y 7 de diciembre. El jueves 5 de diciembre nos reuniremos a las 10:00 de la mañana en la sede del sindicato LAB (Fermín Lasúen, 13) de Gasteiz, para llevar a cabo una jornada de agitación y reparto de propaganda por diferentes barrios de la ciudad. El sábado 7 de diciembre, realizaremos una kalejira que partirá desde la plaza de la Virgen Blanca a las 13:00.

No compartimos el documento de la segunda fase presentado hoy en la Mesa de Salud de la CAV

Al mismo tiempo, criticamos al Gobierno Vasco por ocultar nuestro voto particular al diagnóstico.