2024-12-22
InicioSecretaría InternacionalKurdistanLABek hiru militante kurduen erahilketa salatzen du

LABek hiru militante kurduen erahilketa salatzen du

Sakine Cansiz, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaileetako bat; Fidan Dogan, KNK Bruselan egoitza duen Kurdistango Kongresu Nazionalaren Frantziako ordezkaria; eta Leyla Soylemez militante gaztea hilda aurkitu zituzten atzo, urtarrilak 10. Emakume hauek beren herriaren askatasunaren alde lan egiteagatik erahilak izan dira. 

Egun PKK-ren oinarri feministei esker emakume kurduen papera arlo politikoan, eta jendarte kurduan oro har oso garrantzitsua da, beren herriaren askatasunaren borrokarekin batera patriarkatuaren aurka eta emakumeon eskubideen aldeko lana lehentasunezko borroka dute.

Hau horrela izateko bertan dauden emakume kurdu feministen lana ezin bestekoa izan da, hauen artean aipatzekoa da bereziki erahila izan den Sakineren papera, emakume kurduen eskubideen aldeko langile amorratua.

Kurdistango estatuaren izaeraren ukapenarekin batera beren oinarrizko giza eskubideak uneoro zapalduak dituzte kurduek, tortura eta atxilotzeak eguneroko errealitateak direla, eta Turkia, Iran, Irak eta Siriako estatu menperatzaileak baztertuak eta gutxituak bizitzera behartzen dituztela.

Egoera honetan emakumeek zapalkuntza hirukoitzari egin behar diote aurre (herri, klase eta jenero zapalkuntza, alegia).

PKK eta Turkiako gobernua elkarrizketekin hasi diren mementu berean, Turkiako Estatuko sektore militarista eta totalitarioenek gerra zikina eta Estatu terrorismoa herri kurduaren kontra berriz erabiltzeari ekin diote, ekintza honek erakusten duen legez.

LABetik gerra zikineko ekintza hau gaitzesten dugu, eta Frantziako Estatuari exijitzen diogu errudunak zigor ditzala, erru politikoak ere argituz.

Era berean, eraildako kideen senide eta burkideei, eta Kurdistango herriari eta emakumeei, gure elkartasuna helarazten diegu.

GORA BORROKA FEMINISTA, GORA HERRI ASKEAK!!!
GORA KURDISTAN ASKATUA!! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...