2024-12-22
InicioEnseñanzaUniversidadLABek Hezkuntza Sailari azken urteotan pairatutako atzera urratsak indargabetzeko eskatu dio

LABek Hezkuntza Sailari azken urteotan pairatutako atzera urratsak indargabetzeko eskatu dio

2010eko uztailean, aurreko Gobernuko Hezkuntza Sailak gutxiengo sindikala osatzen zuten CCOO eta UGT sindikatuekin akordioa sinatu zuen, 2012ko abenduak 31a bitartean indarrean egon dena. Gaurkoan, 2013ko apirilaren 17an, unibertsitatez kanpoko administraziopeko irakaslego funtzionarioaren lan hitzarmena negoziatzeko mahai sektorialaren irekiera protokolarioa burutu da. 

Egun, irakaskuntza publikoko langileon lan baldintzak zein hezkuntza zerbitzua bera, orain dela 4 urtekoa baino dexente kaxkarragoa da, batzuetan Madrilen hartutako erabakiengatik eta beste batzuetan hemengo gobernuak hartutako erabakiengatik, baina beti ere, legez eta dekretuen bitartez inposaturik.

Mahaian,gauzatutako murrizketen zerrenda luzatu diegu, besteak beste: soldatak jaitsi eta izoztu, borondatezko aurrerretiroa hartzeagatik jubilazio-sariak eten, irakasjardunak murrizteko baimenak eten, gaixotasun bajengatik osagarriak kendu, ordezkapenak gero eta beranduago bete, behar berezietarako arreta orduak gutxitu, hezkuntza sistemaren euskalduntzerako eta hezkuntza berritzeko eta etengabeko prestakuntzarako diru kopurua murriztu, …

LABek Hezkuntza Sailari azken urteotan pairatutako atzera urratsa horiek indargabetzeko eta murrizketen aurreko garaiko parametroetara bueltatzeko konpromisoa eskatu dio. Guretzat planteamendu hau oinarrizkoa da negoziazioa abiarazteko.

LAB prest dago edukiz betetako negoziaketa serio bat aurrera eramateko, beharrezko diren bilera eraginkor guztiak egiteko, baina horretarako Administrazioari edukiz betetako negoziaketa prozesua taxuz aurrera eraman dezala exijitzen diogu. Administrazioak ez du inolako konpromiso argirik erakutsi.

LABek planteatu duen negoziazio parametroetan aurre egitea zaila ikusten du, besteak beste, negoziazioak aurrekontu partidak exijitzen dituelako. Aurrekontu hauekin 5/6 urte atzera egin dugu hezkuntzan. Aurrekontuek aplikatzen den politika fiskalarekin zerikusia dute eta aldaketarik egin gabe datozen urteetan gauden egoera berdinean jarraituko dugu. Pertsonak defendatzea beraien helburua izan dela aipatu dute aurrekontuak egiterako orduan, baina langile gastua ia 35 milioi eurotan murriztu da eta ikasleei begirako ikasketa beka ez-unibertsitarioak 25 milioi euro gutxiago jasoko ditu. Ez langile ezta ikasleen, hau da esakini beharreko zerbitzuaren gaineko defentsarik ez dute egin.

Hezkuntza Saila ausarta izan behar da konpromisoak hartzeko eta benetako akordioetara ailegatzeko. Hori ez da jaso dugun inpresioa. Hitz politak bai, akordioetara ailegatzeko borondatea, … baina beraien orain arteko jarduna oso bestelakoa izan da, Mahai Orokorrean Dekretu bidezko inposizioa kasu.

LAB bete-betean negoziazioan sartuko da, enplegua sortzea, langileen lan baldintzak hobetzea eta sektore publikoa indartzeko apustua Administrazioak hartzen badu.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...