2024-12-23
InicioAcción SindicalLABek Herrialdeko Hitzarmenen defentsa eta Negoziazio Kolektiboaren azken erreformak salatzeko elkarretaratzea egin...

LABek Herrialdeko Hitzarmenen defentsa eta Negoziazio Kolektiboaren azken erreformak salatzeko elkarretaratzea egin du ADEGIren aurrean

Donostia eskualdeko LABek elkarretaratzea egin du ADEGiren egoitzaren aurrean Negoziazio Kolektiboan ezarritako erreformak salatzeko eta Herrialdeko Hitzarmenen defentsan. Negoziazio Kolektiboaren erreformek langilegoagan duen eragina salatuz (lan ordu igoera, derrigorrezko kaleratzeak, soldata jaitsierak…) eta LABek duen jarrera modu argian azaltzeko, langilegoak jasaten ditugun ondorioak irudikatzen zituzten orri gorri batzuk erre dituzte.

LAN HITZARMEN GORRIAK

Gobernu Espainarrak 2012.eko otsailean eta uztailean plazaratu zituen Negoziazio Kolektiboakiko Dekretuek “joko araudiak” eraldatu dituzte negoziazio eremua baldintzatzea lortuz eta Enpresak markatzen digun malgutasunaren aldeko tresnak bihurtuz, haserako funtzioak ziren erregulazioa eta lan baldintzak hobetzeak kaltetuz.

Negoziazioaren erreformako oinarrizko alderdiak:

1. Iraupena amaitu duten Lan-hitzarmenen ultraktibitatearen galera, eta beste adostasunaren ezean, sektoreko estatu mailan aplikatuko dira eta beronen ezean, hots , Langileen Estatutoa. Erreformaren aplikazioa arte beraien iraupenak bizirik mantentzen ziren hurrengo sinadura arte.

2. Lan jardunaldiaren %10-ko malgutasuna: patronala Mahai Negoziatzailera iristen da abantaia nabari batekin, jada lortuta baitu eta geuri, langoleoi, dagokigu patronalak duen abantaia kontra egitea.

3. Bestalde lan jardunaldia, ordutegia eta lan denborako banaketa, txandak araubideak, ordain sistema eta soldata kantitatea, lan sistema eta etekina, funtzioak ez-aplikatzea ahalbideratzen denean, mugikortasun funtzionalerako aurreikusita dauden mugak gainditzen dutenean eta Gizarte Segurantzako babes ekintzako borondatezko hobekuntzak, lan hitzarmen batean adostuta, arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenetakoak Enpresak hala eskatua, eta beharrezko arbitrajearen susmopean, Enpresaren malgutasunaren aldekoa beste tresna bat da.

4. Estatuko edota Enpresako lan hitzarmenaren aurrean Herrialdekoaren ahuldura, sektoreko lan hitzarmenarekiko inongo loturarik gabe, lan hitzarmen horretako langile guztientzat gutxien komuna bermatzat.

Epe motzean Donostiako langileriaren erdia egoera honetan aurkitzen gara (45.592) beraien lan hitzarmenen iraupena amaitu zaielako eta 2013.eko uztailaren 8tik aurrera, adosten ez baditugu lan hitzarmen berriak, Madriletik aplikatuko den Erreal Dekretu Legea bidez, hainbeste borrokatu eta landu ditugun lan hitzarmenak, metalekoa, zurezko industria, elikapenerako eta metaleko komertzioa ehuna, orokorra, altzariak, biltegi eta handizkakoa, esne industria, okindegiak, eraikuntza garbitasuna, garbitasun publikoa, bulego eta saltoki, gasolindegiak, ile-apaindegiak,…eta horrela 30 lan hitzarmen arte Gipuzkoako herrialdean galduko ditugu baita epe ertain batean, iraupenak amaitzen diren heinean gainontzeko langileenak ere. Baina lan hitzarmena bera baino gehiago gal dezakegu, geure lan baldintzak negoziatzerakoan, erabakitzeko ahalmena.

Egoera honen aurrean LABtik zera plazaratzen ari gara:

1. Estatuko eremuaren mutur sartze aurrean, eta Enpresako lan hitzarmenen lehenesten diren aplikazioak: Herrialdeko Sektoreko lan hitzarmena lehenestearen konpromisorako eta behar izaera izango duten klausulen bidez bi aldeetako konpromisoa, gutxienezko komun guztia sektoreko langile guztientzat, berme bakarra ordezkaritza ez dituzten 8.013 langileentzat.

2. Enpresetako aldebatekokeriaren aurrean: elkartasuna, antolakuntza eta lana(borroka).

Donostian, 2013.eko urtarrilaren 23an.      

LAB SAREAN
{module[111]}
Lan Hizarmen gorriak (Info 2013 urtarrila)

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...