2025-03-22
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialLABek hasieratik arduraz jokatu du Gizarte Ekimeneko ikastetxeen gatazkan

LABek hasieratik arduraz jokatu du Gizarte Ekimeneko ikastetxeen gatazkan

Gaur ELA, CCOO, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek Gizarte ekimeneko ikastetxeetan dagoen gatazkaren inguruko beraien ikuspuntua eman eta eurek egindako proposamena azaltzen dute mobilizazioak iragarriz. LABi buruz esandakoen aurrean, honakoa adierazi nahi du sindikatuak.

LAB sindikatuak hasieratik arduraz jokatu du eta gatazka honetatik ateratzeko helburuak argi izan ditu:

• EAEko Lan hitzarmena berehala aplikatzea, estatukoa alde batera utziz eta 2009ko taulak erreferentziazkoak izanik
• Lanpostu guztiak mantenduko direla bermatu; hau da, kaleratzerik ez egotea eta langile guztientzako akordioa izatea.
• Zorraren kitapenerako akordioa lortu eta ordainketa negoziatu.
• Ikastetxeen kudeaketarako eta parte-hartzerako mekanismoak adostu.
• Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egitea egoera hau berriro gerta ez dadin, Hezkuntza Lege berri baten bidez, finantziazio publiko egokia izateko.

LAB Sindikatuak Kristau Eskolari ausardia izatea eta 2009ko Lan hitzarmena berehala aplikatzea langile guztiei eskatzen dio, hori baita gatazka honetatik aterako gaituen lehenengo urratsa.

Izan ere, gainontzeko sindikatuei, planteamendu ekonomizista hutsetik ateratzea eta proposamen integralaren alde egitea eskatzen diegu, non lanpostuak bermatuko baitugun, ikastetxeak gardenagoak eta parte-hartzaileak bihurtuko baititugun eta Eusko Jaurlaritzari exijituko baitiogun pairatzen ari garen egoera berriro gerta ez dadin.

Hori dela eta, Kristau Eskola eta beste sindikatuak animatzen ditugu planteamendu ekonomizistatik harago joan eta akordio integralaren alde egitea. Ikastoletan posiblea izan bada, hemen zergatik ez?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB aboga por pasar a la acción en Sunsundegui

En estos momentos están en juego mas de 300 puestos de trabajo en Alsasua. En un sector que parece estratégico a futuro, con un...

LAB firma el convenio para el personal de cocina y limpieza del Departamento de Educación tras 16 años

En los últimos años hemos realizado muchas movilizaciones, huelgas y denuncias con el objetivo de mejorar las condiciones laborales del colectivo más feminizado y precarizado del Departamento de Educación, el cual ha sufrido un proceso de privatización más agresivo, ya que el departamento tiene subcontratados algunos servicios.

Con urgencia, a la calle por Palestina

LAB se suma a la manifestación convocada por Gernika-Palestina para mañana a las 17:30 horas en Donostia.