2024-12-22
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioLABek greba gehiago iragarri ditu ADEGI eta LARESen jarreraren aurrean Gipuzkoako 3....

LABek greba gehiago iragarri ditu ADEGI eta LARESen jarreraren aurrean Gipuzkoako 3. Adineko Egoitzen eta Eguneko Zentroetan


LAB sindikatuak Gipuzkoako 3. adineko Egoitza eta eguneko zentroen Lan Hitzarmenaren Negoziazioaren balorazioa eskaini zuen atzo Bilbon. Urriaren 19an hasitako negoziaziora ADEGI eta ARES lanaldi igoera, soldata izoztea eta lan erreforma bere osotasunean aplikatzen zuen proposamenarekin joan ziren. Bigarrenean Gipuzkoako Aldundiak planteatutako hobekuntzek eskatzen zuten aurrekontua patronalaren esku uztea planteatu zuten. LABentzako argi geratu da ADEGI eta LARESek negoziazioa luzatu eta oztopatu nahi dutela uztailaren 7an hitzarmen estatala inposatzeko.

LAB sindikatuaren irakurketa

GIPUZKOAKO 3. adineko EGOITZA ETA EGUNEKO ZENTROEN LAN HITZARMENAREN NEGOZIAZIOAREN BALORAZIOA

«Gipuzkoako egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioa urriaren 19an hasi genuen. Lehenengo egunetik ADEGI eta LARES ek aurkeztutako proposamenak onartezinak izan dira. Lehenengoa, urteko lanaldia 38 ordutan igotzea, soldatak izoztea eta lan erreforma bere osotasunean aplikatzea. Patronalaren aldetik etorri den bigarren proposamena, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak planteatu ditzakeen hobekuntzak eta aurrekontuetako igoerak oheak kontzertatu eta enplegua sortzeko bideratzea, edo beste modu batean esanda, hobekuntzetarako dirua zuzenean patronalaren esku uztea, langileei dagokiena lapurtuz. Negoziazioa ahalik eta gehien luzatzea eta oztopatzea izan da ADEGI eta LARESen helburua, uztailaren 7an lan hitzarmen estatala inposatzeko.

Gure aldarrikapenak lehenengo egunetik hauek izan dira:

1. Lan hitzarmenak beharrezko berme politikoa eta legalak edukitzea, nahitaezkoa izan dadin bere aplikazioa.
2. Sinatuko dugun hitzarmenak lan erreformaren kontrako edukiak eduki behar ditu.
3. Lan hitzarmenak ekonomikoki eta sozialki hobekuntzak eduki behar ditu.

Blokeoaren egoera ikusita LAB eta ELAk helduen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileei dei egin genien, otsailaren 27, 28 eta martxoaren 1erako grebara atera daitezen. Aldi berean, Gipuzkoako Aldundiari gatazka honetan inplikatu zedin eskatu genion.

Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak egoera blokeotik ateratzeko proposamen bat egin zuen publiko. Proposamenaren arabera erakundeak berak egoitzen eta eguneko zentroen zerbitzuen arduradun nagusitzat hartzen du publikoki bere burua. Zentzu honetan lan baldintzen hobekuntzan eta blindajean parte hartzen du, eta aipatu zerbitzuen kalitatea hobetzeko apustua egiten du, beraz. Proposamen berean plazen tarifen hobekuntzak agertzen dira ere.

Proposamena ikusita, pasa den astean mahai negoziatzailea bildu zen berriro. Bilera honetan sektoreko patronala osatzen duten ADEGI eta LARESek argi utzi ziguten euren erreferentzia Lan Erreforma dela, eta hain zuzen ere hortxe zehazten direla euren proposamenak. Proposamen horietan oso garbi adierazi zituzten enpresari hauen diru-gosea, bestela zaila da ulertzea Gipuzkoako Aldundiak lan baldintzen hobekuntzara bideratuko duen dirua ohe pribatu gehiago kontzertatzeko erabili nahi izatea, hau da, euren irabaziak handitzera bideratu nahi izatea.

Aldundiaren ekimenari balio politiko handia aitortzen dio LABek, baita erabakiak burujabetza terminoetan hartzeko iniziatiba ere, izan ere, hitzarmena blindatu egiten du, gure lan hitzarmenak lan erreformaren inposizioagatik mehatxatuta dauden une honetan. Jarraitu beharreko bidea horixe delakoan gaude, eta ez patronala tematzen dena, autismo sozialean erorita.

ADEGI eta LARESi argi utzi nahi die LABek, eraso bakoitzak erantzuna izango duela mobilizazioaren bidetik.

CONFEBASK ARAZO
Hizpide dugun hitzarmenaren negoziazioetan gertatu bezala, azkenaldian, negoziazio kolektiboa blokeatuta mantentzen duten bitartean, patronala bere adierazpenen tonua igotzen ari da. ADEGIk hitzarmen honetan izan duen jarrera, CONFEBASKen aurreko asteko agerraldia, CEBEKen atzoko adierazpenak…

Aldaketa sakonak ekarriko dituen krisi baten erdian gaude. Arazoa ez dira langileen soldatak edota lan baldintzak. Arazoa da enplegua suntsitzen ari dela, negoziazio kolektiboa geldirik dagoela, aktibitate ekonomikorik ez dagoela da, merkatua erori egin dela, arazoa da enpresek ez dutela finantziaziorik etab eta arazo hauetako bakar bat ere ez du lan erreformak konpontzen. Guzti honek, euskal enpresek dituzten arazoak konpontzeak, eztabaida oso sakonak eskatzen ditu eta noski enplegua, langileen soldatak eta lan baldintzak errespetatuko dituen lan harreman ereduaz hitz egin behar da, lotuta doazen eztabaidak dira. Baina ez dugu sakoneko eztabaidan sartzeko prest dagoen erakunde enpresarialik ikusten.

Epe motzeko ikuspegiarekin ari dira, interes partikularrak euskal ekonomiaren eta baita euskal enpresarien gainetik jarriz. Sekulako nagusikeriaz jokatzen ari dira, Gobernuek euren alde egiten dute eta langileen beldurraz baliatzen dira, langileoi zukua ateratzen jarraitzeko. Eskuak guztiz libre nahi dituzte, lan harremanak desarautzen jarraitzeko.

Jarrera hau konfrontazioaren aldeko hautua egitea da, horrela jarraitzekotan gatazka soziala areagotu egingo da. Momentu honetan enpleguaren arazoa konpontzea da lehentasuna, emergentzia sozial egoeran gaude. Eta hau ez da lan erreformarekin konpontzen. Lan erreformak enplegua suntsitzen du eta suntsitzen jarraituko du.

Zentzu honetan CONFEBASK – CEN eta bere barruan dauden elkarte patronalak dira arazo. Onartezina eta ulertezina den posizio politiko bat hartu dute lan erreformaren inguruan eta argudioekin ezin dutenez eztabaida irabazi, adierazgarria da ahotsa altxa behar izatea eta mehatxuekin ibiltzea, negoziazio kolektiboaren inguruko akordioetarako epeak jarriz etab.

Lan erreforma ez da derrigorrez bete behar den lege bat, lan erreformari uko egitea ez da legez kanpokoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren adineko egoitzetarako eginiko proposamena, Bizkaiko gasolindegiak, gipuzkoako papergintza… legezko akordioak izan dira guztiak, hortaz, non dago arazoa?

Herri honen garapena edota gure enpresen lehiakortasuna, ezin da etengabeko lan kostuen murrizketan bilatu. Hori da espainiar Estatuan egiten ari diren bidea, erreformaz erreforma lan kostuak murriztu dituzte bai, eta garapen ekonomikoaren inguruko inolako erabakirik ez dute hartu eta zein da ondorioa? Etengabeko gainbehera eta egoera jasanezina. Eredu hau al da gure herriarentzat nahi duguna?

Agortua dagoen eredu bat aldatu behar dugu, lan erreformen bidea baztertu behar da eta eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki behar dugu. Eredu propio bat estatukoaren desberdina izango dena. Lan harremanetarako euskal esparrua eraiki behar da. Horretarako oso garrantzitsua da negoziazio kolektiborako marko propioa bermatzea eta borroka horretan jarraituko dugu.

Eredu berri bat eraikitzea herri honetako eragile guztion zeregina da eta zentzu honetan instituzioen papera ezin da begirale izatera mugatu. Erantzukizunak dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarren adineko hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta lan erreformaren ondorioetatik hitzarmena blindatzeko egin duen proposamena oso positiboki baloratzen du LABek. Langileon hitzarmenak jokoan daude eta proposamen hau lan harremanetarako euskal esparruaren aldeko urrats politiko oso garrantzitsua dela deritzogu.

Beraz argi eta garbi eskatzen diogu Adegiri hitzarmen proposamena bere egin dezan, aitzakiak erori baitira. Aldundiak diru nahikoa bermatzen du hori egin ahal izateko eta hitzarmenak erreformaren ondorioetatik blindatzea ez da inolaz ere ilegala. Beraz zein da arazoa? Langileek kontrakorik ez dute onartuko eta konpontzen ez bada, datorren astetik aurrera greba gehiago etorriko da.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...