Euskal Herrian egiteke dauzkagun zereginetako bat hauxe dugu: menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko benetako eskubide eraginkorra eratzea, gure geureak diren oinarrietatik. Egun, estatuko Menpekotasun legearen barruan, Euskal Herrian 51.670 lagunek jasotzen dute nolabaiteko laguntza: 8.129k Nafarroan eta 43.541ek EAEn (2011ko abendua). Hastapenetik lege horren ezarpenak hainbat gabezia erakutsi ditu.
• Hainbat iragazki jartzen ari dira Sisteman lagun gutxiago sartzen uzteko, ezta erreposizio tasei eusteko adina ere ez dute onartzen. Balorazioak eta prestazioak emateak atzeratzen dabiltza.
Aldi berean, murrizketak pilatuz doaz, Menpekotasun Legea beste gizarte-iruzur berri batean abiatzen dutela. Lehendabizi finantza-hornidura urria izan zen, geroago prestazioak exijitzerakoan atzeraeragina deuseztatzea dekretuz, hain zuzen ere, eskaerak balioztatzeko eta ebatzeko epeak -inolako ordainik gabe- atzeratzeko aitzakia borobila. Eta pasa den abendutik beste eraso berri bat etorri zaigu Raxoiren Gobernutik: menpekotasun ertaina duten onuradun berriak sartzea eta finantzatzea, legeak ezartze-egutegian (2011-2012) zioen bezala, urtebetez gelditzeko erabakia.
Beraz, menpekotasunari arreta emateko nagusia den sistemaz dugun balorazio orokorra guztiz zorrotza da: sistema horrek ez du sendotzen eskubiderik; ez ditu prestazioak bermatzen; finanziazio ahulak eragiten dio; kalitatezko zerbitzuak eta enpleguak sortzearen alde ez du ausarki egiten eta erabakitzeko ahalmena ukatzen digun legegintza- eta erabaki-esparru estatalaren mendean dago.
Hori guztia dela eta, Menpekotasun Legea ezartzeko modua eta ondorioak aintzat harturik eta orobat Euskal Herrian menpekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideari egindako oldarra ikusirik, LAB Sindikatuak epatzen ditu Euskal Herriko erakundeak ondoko hauek egitera:
2. Hego Euskal Herriko erankundeek, EAEko eta Nafarroako Gobernuek eta Foru Aldundiek, dagozkien erabaki politiko eta ekonomikoak har ditzatela zabal daitezkeen baliabide eta aurrekontu-partida nahikoak prestatze aldera, zeintzuen bidez menpekotasuna artatzeko eskubidea gauza baitaiteke.
3. Zabal dadila eztabaida politikoa, instituzionala, soziala, Euskal Herrian zer nolako ereduz hornitu behar dugun geure burua menpekotasuna zaintzeko, kontu horretan burujabetza osoko aldarrikapenetik.