2024-11-22
InicioIndustriaFederacionesLABek ekarpenak egingo dizkio Eusko Jaurlaritzak parlamentuan aurkeztuko duen planari

LABek ekarpenak egingo dizkio Eusko Jaurlaritzak parlamentuan aurkeztuko duen planari

LABeko Industria Federazioak agerraldia eskaini du gaur Bilbon Euskal Herriko ehun industrialak bizi duen egoera kritikoaren adierazle diren hainbat enpresetako ordezkarirekin batera. Euskal Herriko industriaren defentsan erabaki politikoak hartu behar direla aldarrikatu du sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzak parlamentuan aurkeztuko duen planari ekarpenak egingo dizkiola jakitera eman du.

Prentsaurrekoan besteak beste, guztira, 3.500 langilek lan egiten zuten Kider, Incoesa, Altalis, Mendiguren y Zarrauakoa, Grumal, Fagor taldea, Corrugados Azpeitiakoa, TS Fundiciones eta Laminaciones Arregui enpresetako ordezkariek hartu dute parte.

Enpresa gehienak medioetan aski entzunak izan dira euren borroka txalogarriagatik. Enpresa handiak dira, eta ondorioz eskualde mailan trakzio lana egiten dute enpresa ertain eta txikientzako. Enpresa hauen ixteek zeharkako ondorio larriak izan dituzte beste enpresetan eta Industria ehuna deuseztatzen ari dela salatu dute.

LABeko eta enpresetako ordezkariek enpresa itxiera bakoitzaren atzean drama sozial bat dagoela adierazi dute eta egungo ereduan ez direla beharko liratekeen enpresa guztiak salbatzen ere salatu dute.

LABen ustez eredu honetan edozein enpresa handi edo txiki jausi daiteke, edozein izanda estrategikoki proiektu horrek duen balio sozial eta ekonomikoa. Hau da, enpresak izan dezakeen balio soziala, enplegua adibidez, ez dio berme gehiagorik ematen enplegua mantentzeko. Eta espainiar legedia aplikatuz enpresa batek aurrera egiten duen ala ez bankuek eta enpresa handiek erabakitzen dutela salatu du. Beraien lotura gizartearekin eta egoera sozialarekin gero eta apalagoa bihurtuz.

Zentzu honetan LABek aldaketen beharra aldarrikatu du. Euskal Herrian hartutako erabaki politikoek ekarriko duten aldaketa gure eredu ekonomiko eta soziala mantentzeko.

Bi aukera daude sindikatuarentzat, Espainiaren atzetik jarraitu jakinda ez dagoela langileentzako alternatibarik eskema horretan (langabezia, enpresen itxierak, langileak gero eta pobreagoak…) edota bide propioari hasiera ematea adostasunak lortuz.

Bide horretan LABek Jaurlaritzari enpresari eta bankuen aurrean kokatu dadila eskatzen dio, ez orain arte bezala, lana eta lan baldintza egokiak eskatzen zituzten langileei elkartasuna besterik eman ez dionean.

Euskal Herriak sare industrial dibertsifikatua du, langile kualifikatuak ditu eta inoiz eduki dugun gazteriarik formatuena adierazi du prentsaurrekoan eta ezaugarri hauek oinarri, enplegu eta aberastasunaren banaketan oinarritutako eskaintza bat egiteko baldintzetan gaude azpimarratu du. Horretarako Euskal Herriak tresna propioak behar dituela aldarrikatu du, hemengo erabakietan oinarrituko dena eta estatuko erreforma zikloa atzean utziko duena.

Guzti honengatik, LABek Eusko Jaurlaritzak parlamentuan aurkeztuko duen planari ekarpenak egingo dizkiola iragarri du. LABek honela bere prestutasuna adierazi nahi du, Euskal Herria kokatzen den bidegurutze honetan, hainbat eztabaida estrategikoetan parte hartzeko langileei bide propioan oinarritutako alternatiba bermatzeko. Enpresen itxierei eta pobreziaren hedapenari aurre egiten dioten eztabaida estrategikoetan parte hartzeko prestutasuna adierazten du eta 5 ardatzetan kokatu ditu eztabaidarako oinarriak.

• Diru publikoa nola eta zertarako erabili behar den zehazteko.
• Sistema finantzero propio baten alde.
• Politika energetiko propio baten alde.
• Politika fiskal progresibo baten alde.
• Langileek eredu ekonomiko propio bat erabakitzeko eskubidearen alde.

Eztabaida hauei hasiera emateko borondate politikoa badago, LAB prest agertu da eta eztabaida politikorako datak jakin bezain pronto parlamentuko alderdi guztiei sindikatuaren ekarpenak pasako dizkiela adierazi du.

 

 

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos firmado el convenio del servicio de teleasistencia del Gobierno Vasco BetiOn, con una subida salarial mínima del 30,08%

Este jueves, 21 de noviembre, el sindicato LAB ha firmado el convenio colectivo para la UTE Ilunion socio sanitario-Ibermática, que gestiona el servicio público de teleasistencia y actividades socio sanitarias complementarias en la CAV, empresa que atiende a más de 80.000 personas.

La reforma del reglamento pospone la regularización masiva como paso necesario para la derogación de la Ley de Extranjería

Este martes el Gobierno de España ha aprobado una reforma del reglamento de la Ley de Extranjería. La misma, impulsada por el Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, entrará en vigor el próximo 17 de mayo.

Reclamamos una Seguridad Social propia que ponga la salud de los trabajadores y trabajadoras por encima del control y de la presión

Miembros del sindicato LAB se han concentrado esta mañana en Iruñea junto a las oficinas del INSS, instituto español de la Seguridad Social, para reivindicar que se pongan la salud y la prevención por encima del control y la presión que ejerce el capital a la clase trabajadora. LAB reclama una Seguridad Social propia que ponga realmente en el centro las necesidades de los trabajadores y trabajadoras navarras.