LAB sindikatuak ekonomia suspertzeko eta, hortaz, krisialditik irtenbide bat topatzeko kalitateko enplegua sortzearen beharra eta, horrekin batera, dagoena banatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu du gaur Bilbon. Lan honetarako, gaurdaino ekarri gaituzten politiketatik aldenduz, bizi dugun egoera kezkagarritik aterako gaituen enplegu proposamena aurkeztu du. Langileriaren eta borrokaren beharra azpimarratu du sindikatuak, eta bide batez, datorren larunbatean Bilbo eta Iruñean enpleguaren alde izango diren manifestazioetan parte hartzeko garrantzia azpimarratu du.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}