LAB sindikatua Artadiko enpresa batzordeak bultzatutako 24 ordutako lanuztera atxikitzen da, gaur 14:00etan hasi eta bihar 14:00etara bitarte egingo, hain zuzen ere. Modu berean, langileak bihar egingo duten elkartaratzearekin bat egiten du eta bertan parte hartzera deitzen du: bihar goizeko 11:00etan, enpresa aurrean izango da elkarretaratzea.
Horrekin batera, herrian zein gizarte mailan burutuko diren bestelako mobilizazioetan parte hartzera ere deitzen dugu, herritarron eta langileon artean sarraski honen amaiera aldarrikatzeko.