Une honetan inoiz baino eskuragarriagoa da Nafarroan UPN Gobernutik botatzea, baina horretarako guztion indarrak biltzea eta mobilizatzea ezinbestekoa da. Kalera atera behar dugu Gobernu aldaketa aldarrikatzeko eta batez ere Nafarroan behar ditugun sakoneko aldaketa sozialak gauzatu eta bestelako jendarte eredu bat eraikitzeko.
Honengatik guztiagatik Nafarroako langile guztiei dei egiten diogu bihar, arratsaldeko 17,00etan Antoniutitik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.