Gasteizko gobernuak Donostiako Miramar jauregian kurtsoko lehen gobernu-kontseilua burutuko du bihar. Hori dela eta Mugitu! mugimenduak AHTren aurkako protesta bertara eramateko ekintza bat egingo du, azken bi urteetan egin duen antzera.
LABek ekimen hau babestu eta bertan parte hartzeko deia egiten du. Honetaz aparte, salatzen du soilik elite ekonomiko eta politikoei interesatzen zaizkien lan faraonikoak inposatzen dizkigutela, helburua etekinak mantendu eta handitzea dela, ondorioz langileen pobretzea areagotzen duten bitartean. Are gehiago, azpiegitura horiek ingurumena suntsitzea, lurraldea desorekatzea eta langileen bizitzekin amaitzea dakarte. Hori dela-eta, lan horiek bertan behera uztea exijitzen du sindikatuak. Gogoratu behar da 7 langile hil direla AHTko lanetan azken urteotan, azkena abuztuaren 25ean.
Gastu publikoa minimoetara murrizten ari diren garaiotan, sistemaren propagandistek diote “arduraz jokatzea eta austeritatea” eskatzen duela egoerak. Baina AHTren lanekin guztiz kontrako jarrera dute, aurrera eramango dituztela errepikatzen dute behin eta berriro, kosta ala kosta, aurreikusitakoak baino garestiagoak izan arren. Negozioa da ardura duena, ez besterik.
Euskal Herrian, 2013ko abuztuaren 29an
{module[111]}