LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo Sabin Etxearen aurrean EAJ-PNVri Kutxabanken sorreratik bertako langileen lan baldintzen inguruan esaten duena bete dezan exijitzeko. Hau da, Euskal esparruaren defentsan hitzetatik ekintzetara pasatu dadila, Kutxabankeko langileen lan harremanak arautuko dituen Euskal Esparruaren aldeko erabakiak hartu eta ekintzak erakuts ditzala.