2024-12-23
InicioEcosocialismoLAB sindikatua AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko autoinkulpazio kanpainara eta nazio manifestaziora gehitzen...

LAB sindikatua AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko autoinkulpazio kanpainara eta nazio manifestaziora gehitzen da

LABek langileriari dei egin nahi dio, AHTaren aurkako borrokan aritzearren, Urbinako manifestazioan parte hartzearren urriaren 5ean epaituak izango diren kideei elkartasuna adierazteko. Gainera, Urbinako manifestazio hartan parte hartu zuen LABek ere, eta beraz, AHT Gelditu!ELKARLANAk martxan jarritako autoinkulpazio kanpainarekin bat egiten dugu. Halaber, ELKARLANAk larunbat honetan, urriak 1, Urbina berreskuratu, AHTgelditu! Epaiketarik ez! lemapean Gasteizen arratsaldeko 18:00etan deituriko nazio manifestazioan parte hartzeko deia egiten diogu euskal langileariari eta jendarte osoari.
Langileok gara AHTa bezalako makroproiektuen ondorioz kaltetuenak, izan ere, gure zergen bidez ordaintzen baitira halako obra publikoak, interes pribatuaren alde jokatzen dute lotsa gutxiz administrazio publikoek, beti ere, zementoaren logikapean, gure ondare sozial eta naturalaren kaltetan eta langileoi gure eguneroko lanera biderako garraioaren arazoari inolako irtenbiderik eman gabe, honek izen bat dauka: lapurreta.

Administrazioak gure etorkizuna hipotekatzen ari dira, herritarroi bizkarra emanda, interes orokorraren aitzakiapean, inolako informaziorik eman gabe, isilpean eta propaganda faltsua erabiliz. Dagoeneko, sarritan adierazi du jendartearen gehiengoak AHTa bezalako obra publikoak ez ditugula ez nahi, ez behar, kaltea besterik ez dakartela bai ekonomikoki, bai sozialki eta bai ingurumenari dagokionez ere.

Trena martxan jartzea bideragaitza da, eta beraz, geratu beharrekoa. Tren bidaiak ez badira diru publikoaz subentzionatzen gainontzeko garraio motekin konpetitu ahal izateko, AHTak edukiko lukeen erabilera eskasa kontuan hartuta, garestiegia litzateke eta energetikoki sustenga ezina.

Proiektuaren aldekoen argumentu guztiak erortzen ari dira, Europarekin batuko gaituenaren argudioa kasu: Estatu Frantsesak, bi urteko epea hartu berri du abiadura handiaren beharra berrikusteko, eta berdin gertatzen da Portugalen, aspaldi erabaki baitzuten han abiadura handiko trenaren proiektu bertan behera uztea. Espainiar Estatuan ikusi dugu nola tramu batzuk itxi behar izan dituzten, adibidez Toledo eta Albacete artekoa, egunean bederatzi bidaiari bakarrik zebiltzalako.

Enplegu sorreraren argudioak ere ez da benetakoa, enplegua suntsitu egiten dutela argi baitaukagu. Lan esku merkeena bilatzen dute honek dakarren guztiarekin eta behin lanak bukatuta, ez duelako lanposturik sortuko.

Ez du inolaz ere enplegu lokalik sortzen, jakin berri dugu adminnistrazioak ez dietela ez bertako autonomoei ez bertoko enpresei adjudikaziorik ematen, kanpotik eskaintza merkeegiak egiten badizkiete dumping soziala praktikatuz. Hortaz, edozein baldintza onartu beharrean dauden langileetaz baliatzen ari dira, gaur egungo lan legeriaren azpitik. Prekarietate maila honek dagoeneko bost hildako utzi ditu lan istripuetan, eta horietatik lau atzerritarrak izan dira. Beraz, kaltegarria eta inolaz beharrezkoa ez den gehiegizko inbertsio honek enplegua suntsitzen du. Milioka miloi euro guzti horiek irakaskuntzan inbertituko balirateke kasurako, 1000 irakasleentzako lanpostu duinak genituzke eta hala eskatzen dutenek, 0-3 urte bitarteko hezkuntza dohakoa lukete. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...