Hace ahora un año, el 5 de julio de 2013, Kristau Eskolak rompía las negociaciones del convenio para imponer en convenio estatal. Contra esta decisión los sindicatos interpusimos una demanda y el TSJPV nos dio la razón. Kristau Eskola recurrió la sentencia y ahora esta a la espera de la resolución por parte del Tribunal Supremo.
LABen irakurketa
LAB negoziazioaren bidean berresten da, langileen lan baldintzak eta zentruen bideragarritasuna bermatzen dituen proposamen batekin
«Jada urtebete pasa da Kristau Eskolak negoziazio mahaia apurtu zuenetik eta Estatuko lan hitzarmena inposatu zuenetik.
Urtebete luze honetan ez ditugu aurrera-pausorik ikusi eta horren erantzule baditugu:
Kristau Eskolak, 2013ko uztailaren 5ean negoziazio mahaia apurtu zuen eta Estatuko lan hitzarmena inposatu zuen. Erabaki horren kontra sindikatu guztiek salaketa jarri genuen eta TSJPVk arrazoia eman zigun. Kristau eskolak berehala errekurritu zuen sententzia eta orain Madrilen ebazpenaren zain gaude. Urte osoan zehar ez du erakutsi negoziatzeko jarrerarik. LABek behin baino gehiagotan EAEko lan hitzarmena aplikatzea eskatu dio (negoziatzeko borondate bezala) eta ez du egin.
Kristau Eskolako Gehiengo sindikala, urte luze honetan arlo ekonomikotik haratago ez du proposamenik egin, jarrera maximalistak izan ditu hauteskundeei begira eta ez da izan gai akordioetara heltzeko. Jakinda, langileen egoera gero eta kaxkarragoa dela. Zeren zain daude akordio batera heltzeko, non langile guztien lanpostuak mantenduko diren eta zentroen bideragarritasuna bermatuko den? Zenbat langile gehiago geratu behar dira langabe? Ezgaitasun horren islada jada badaukagu; ikastetxe bat itxi da eta 39 langileen etorkizuna kolokan dago.
Eusko Jaurlaritza, egoera honen sortzailea da. PSEren Gobernuarekin neurri murriztatzaileak hasi ziren eta PNVk politika berdinei segida eman dizkio. Hezkuntza sistemaren finantziazioaren gakoa konpontzen ez dugun bitartean arazoa errepikatuko da urtetik urtera. Horregatik Hezkuntza Lege berri bat inoiz baino garrantzitsuagoa da, Euskal Herrian sortua eta Euskal Herrirako zuzenduta.
Itundutako Ikastetxeen beste sarean akordioa lortu bada, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan zergatik ez?
LAB Sindikatuak argi du akordioetara heltzea posible dela, baina horretarako erakunde sindikal batzuk euren zilborretik haratago begiratu beharko dute. Nahikoa da! Negoziazio mahaietan jarrera maximalistak eramaten ari dira eta gero zentro batzuetan soldaten murrizketak sinatu.
LAB sindikatuak bere aldetik, gatazkaren konponbidea bilatu nahian proposamen integrala aurkezten du, non langileen lan baldintzak eta zentroen bideragarritasunak uztartzen diren:
• EAEko Lan hitzarmena berehala aplikatzea, Estatukoa alde batera utziz.
• Lanpostu guztiak mantenduko direla bermatu.
• Zorraren kitapenerako akordioa lortu.
• Ikastetxeen kudeaketarako eta parte-hartzerako mekanismoak adostu (gardentasuna bultzatu).
• Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egitea egoera hau berriro gerta ez dadin.
▪ Hezkuntza Lege berri bat behar dugu Euskal Herritik Euskal Herrirako.
▪ Hezkuntzarako finantziazio handiagoa bideratzea.
Hau guztia ikusirik, LAB negoziaziorako bidean berresten da eta argi du, alde guztiak pausuak eman behar ditugula ataka honetatik ateratzeko. Gizarte ekimeneko langileen etorkizuna dago jokoan.
Donostian, 2014ko uztailaren 7an»